Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
;
1.1 Baldintza Orokorrek (BO) REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADen eta REALZALE PROGRAMAN (aurrerantzean, "Programa") izena eman duten banakoen (“Titularra/k”) arteko harremana arautzen dute. Araua baliagarri izango da REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADari kontratatutako eskaintzetako onurak banako orok lortzeko, izan REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLeko BAZKIDEAK, AKZIODUNAK “RS FAN”-ak edo “RS LAGUNA”-k. REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADekin hitzarmena izateagatik eta Realzale Programako enpresa Kolaboratzaileen (“Programako Kolaboratzaileak”) zerbitzuak kontsumitu, kontratatu eta lortu izanagatik (“Onurak”).
1.2 Realzale Programaren TITULARREK honako estatus hauek eduki ditzakete:
.
2.1. Deskontuak dira, hain zuzen, urte naturalean zehar Programako kide titularrek Espainiako Kolaboratzaileen zerbitzu edota ondasun jakin batzuk kontsumitzean edo eskuratzean, titular horiei ehuneko bat aplikatzea, eta horretarako, Kolaboratzaileek kudeatutako saltokietan dagokien bazkide txartela aurkeztu beharko dute, edo hala badagokio, kolaboratzaileak eskatutakoa (NANa, telefono zenbakia, etab.).
Lortutako abantailak, zehazki, REAL SOCIEDADen eta Programako Kolaboratzaileen artean hitzartutako ehunekoaren araberakoak izango dira. Tarteka (hilean behin), kolaboratzaileek Realzale Programako kide bakoitzak pilatutako deskontuen berri emango diote Klubari. Kide bakoitzaren estatusaren arabera, hautatzeko abantaila batzuk izango ditu.
2.2 BAZKIDEEN kasuan, Kolaboratzaileen saltokietan pilatutako deskontu horiei irizpide objektibo bat aplikatuko zaie, eta horrek finkatuko du Realzale App-ean edota RS webguneko gune pribatuan bazkideak bere poltsan izango duen behin betiko kopurua. Kalkulurako parametroa REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLen lehenengo taldeak urte naturalean zehar Reale Arenan jokatzen dituen norgehiagokak ikustera joandako egunen indizearen araberakoa izango da; hots, urte guztietako urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Era honetan aplikatuko da: Bertan izanaren ehunekoa (%) kalkulatzeko, kontuan hartzen da bazkidea ikustera joan den norgehiagoken kopurua, “gauekotzat” jotakoak kontuan hartu gabe, hots, asteko edozein egunetan, 20:00etatik aurrera jokatzen direnak, baldin eta bazkidea 14 urtetik beherakoa bada (infantila edo hortik beherakoa).Ligako eta Kopako partidu ofizialak bakarrik kontatuko dira. Koparen kasuan, partidu horiek ez dute inola ere bertan izanaren ehunekoa gutxituko.
2.3 Klubaren web orriko Realzale Programari buruzko Baldintza Orokorretan (BO) zehaztutako saltokietan, bazkide txartela fisikoki aurkeztea/erakustea beharrezkoa izango du bazkideak, TITULAR gisa identifikatu, eta saltokiek dagokion deskontua pila diezaioten. Saltoki batzuetan, beharbada, adierazita egongo da identifikazioa beste baliabide batzuen bitartez egingo dela, baina hala izanez gero, behar bezala jakinaraziko zaie TITULARREI.
2.4 Hobariak, behin 2.2 atalean definitutako irizpideak aplikatzen direnean, baliagarriak izango dira soil-soilik Baldintza Orokor hauetan ezarritako eskubideak gauzatzeko. REAL SOCIEDADek hilero eguneratuko ditu TITULAR bakoitzaren datuak Realzale App-ean edota RS webgunearen gune pribatuan.
2.5 Deskontuen funtzionamendua Baldintza Orokorren araberakoa izango da. Realzale Programaren baitako promoziorako tresna gisa, eta REAL SOCIEDADekin era koordinatu eta adostuan, Kolaboratzaileek baldintza berekiak ezarriko dituzte (Baldintza Bereziak), eta Baldintza Orokorrekin bezeroei adostasunean ezarriko zaizkie. Baldintza Orokorrak eta une bakoitzean indarrean diren Bereziak TITULAR bakoitzaren esku daude Programaren webgunean.
2.6 TITULARREI erosketaren edo zerbitzua eskaini izanaren ziurtagiriak gordetzea gomendatzen zaie, Deskontuei dagokien arazorik sortuz gero, konponbidea izateko. Ziurtagiria gorde ezean, Kolaboratzailearen aitorpenak sinesgarritasun lehentasuna izango du, eta horren arabera jardungo da.
2.7 TITULARRAK datuak Baldintza Orokorren eta legeen arabera tratatzea onartzen du, baita REAL SOCIEDADekin duen harremana amaitu ondoren ere.
3.1 TITULARREK urtean kontzeptu hauetako batean edo batzuetan erabili ahal izango dute metatuta daukaten deskontua.
Hautatutako aukera, lehenetsitako aukera gisa gordeko da hurrengo urteetarako.
OHARRA: TITULARRAK (A, B edo C kasua) beste TITULAR batzuen (bazkideak, bazkideak ez diren akziodunak, RS FANAK edo RS LAGUNAK) deskontuak jasoz gero, deskontu horiek hurrengo BAZKIDE edo RS FAN kuotan DESKONTATUKO DIRA AUTOMATIKOKI.
TITULARRARI deskontua ematen dion pertsona BAZKIDE bat bada, beti kontuan hartuko da BAZKIDE EMAILEA zenbat aldiz joan den norgehiagokak ikustera.
Aldiz, deskontua eman duen pertsona EZ bada BAZKIDEA, kontuan hartuko da BAZKIDE HARTZAILEA zenbat aldiz joan den norgehiagokak ikustera.
Norgehiagoka bat ikustera joan den pertsona bat, ez baldin badu asistentzia ikusten bere profilean, jokatutako egunetik hasita hurrengo 30 egunetan erreklamatu dezake solik..
Norgehiagokak ikustera joan izanaren faktore biderkatzailerik izan ezean, %100 zenbatuko da. Hauek lirateke kasuak:
3.2 Pilatutako deskontuarekin ados ez dagoen TITULARRAK horren berri jakinarazi beharko dio REAL SOCIEDADi, saldoarentzat aukeratutako erabilera zein den hautatu aurreko bost (5) egun naturalen barnean. Epe hori betetzean, pilatutako Deskontuan islatutako saldoa ontzat emango da.
3.3 Bestalde, 2.2 puntuan ezarritako irizpide objektiboen arabera pilatutako deskontuak aurrez zehaztutako bazkide onuradunari aplikatuko zaizkio zuzenean.
4.1 Hona hemen Realzale Programan izena emateko dauden hainbat era:
Realzale Programaren esparruan hitzartutako saltokietan Txartela lehen aldiz fisikoki aurkeztean/erakustean, ulertuko da indarrean den Baldintza Orokorretan bildutakoak zuzenean onartzen direla. Ordura arte, TITULARRA Realzale Programako kide izango da, baina ez da bere aldeko onuren sortzapena aktibatuko.
Etorkizuneko bazkideak Realzale Programara atxiki daitezke, RS webgunean horretara bideratutako espazioaren bidez edo Real Sociedaden bulegoetara bertara joanda.
4.2 REALZALE bilakatu nahi duen pertsona orok nahitaez NANa jakinarazi beharko du. NANa osatu gabe duten Bazkideek klubarekin harremanetan jarri beharko dute, berori osatzeko. Horretarako, bazkideak berak eguneratu ahal izango ditu bere datu pertsonalak (tartean, NANa) Realzale Programaren web plataformatik, edo bestela, mezu elektronikoa idatzi ahal izango du, telefonoz deitu edota bulegoetara bertara joan.
4.3 Erabiltzaile bakoitzak bai Realzale App-ean, baita REAL SOCIEDADen web orrian ere izena emateko aukera izango du, eta, hartara, Gune pribaturako sarbidea izan. Gune horretan honako hauetarako aukera izango du:
- Bere datu pertsonalak ikustea. Zenbait esparru editatu ahal izango dira;
- Pilatutako deskontuak eta daukan saldoa ikustea;
- Bazkideen kasuan, ikustera joan den norgehiagoka kopurua ikustea;
- Dagokion epearen barnean onuren erabilerarako nahi den aukera hautatzea.
4.4 Txartela baliabide baliagarria da egindako erosketengatik edo kontratatutako zerbitzuengatik onurak lortzeko. Txartela REAL SOCIEDADen jabetzakoa da, eta TITULARRA, eta soilik bera, izango da Baldintza Orokorren arabera erabiltzailea den pertsona. Beraz, pertsona horrek arduratu beharko du txartela zaintzeaz eta erabilera egokia emateaz.
4.5 Espainian edo Andorran bizi diren zeinahi herritartasunetako pertsona fisikoek eska dezakete TITULAR izatea. Programako txartelek mugarik gabeko iraupena dute, REAL SOCIEDADek txartel berriak edo indarrean diren Baldintza Orokorrak aldatzea erabaki ezean. Hori gertatuz gero, TITULARREI jakinaraziko zaie 6.2 atalean ezarritakoari jarraiki.
4.6 Programaren onurei etekina ateratzeko, ezinbestekoa izango da bazkide edo RS Fan kuotaren ordainketa helbideratuta izatea.
5.1 TITULARREK Realzale Programako Kolaboratzaileei kontratatutako zerbitzuen berri emateko, ezein Zerbitzuri dagokion deskontuaren eskaintzari, salmentari eta hirugarrenen ondasun edota zerbitzuen sustapenari dagokionez, REAL SOCIEDADek ez du ez inolako parte hartzerik, ezta bertatik eratorritako erantzukizunik ere.
6.1 REAL SOCIEDADek eta Kolaboratzaileek, ezein momentutan, eskuratutako saldoa aldatzeko planteamenduei dagokienez, Baldintza Orokorrak eta Kolaboratzaile bakoitzarekin hitzartutako Baldintza Bereziak aldatzeko edo zabaltzeko nahiz ezein baldintza edo muga jartzeko eskubidea dute; baita Kolaboratzaile bakoitzak pilatu beharreko Deskontuak kalkulatzerakoan hitzartutako ehunekoak areagotzeko edo txikitzekoa ere. Eta horren guztiaren berri emango zaie TITULARREI argitaratzen den hurrengo jakinarazpenean.
6.2 REAL SOCIEDADek Baldintza Orokorrak eta Kolaboratzaile bakoitzarekin finkatutako Baldintza Bereziak alda ditzake, eta TITULARREK lortutako eskubideak errespetatuz berriz ezarri, aurrez RSren web orriko Realzale Programari buruzko atal zehatzean adieraziz, zehazki, aldaketa indarrean sartu baino hilabete lehenago. Epe hori betetzen bada TITULARRAK REAL SOCIEDADi uko egiten diola jakinarazi gabe, Baldintza berria/k onartzen duela/dituela ulertuko da. Era berean, Baldintzak aldatu ondoren Txartela erabiltzean edo ezein bideri jarraiki Deskontuak lortzean –ere– Baldintza berria/k onartzen duela/dituela ulertuko da.
7.1 Pilatutako saldoa erabiltzetik eratorritako ondorioak TITULARRAREN bizkar geratuko dira, Realzale Programaren kontuan baimendu bezain laster. REAL SOCIEDAD ez da baimendu gabeko edo iruzurra dakarten aldaketez arduratuko, tartean arduragabekeria larria edo dolua badago izan ezik. TITULARRAK berehala REAL SOCIEDADi jakinaraziko dio Txartela galdu edo kendu badiote, -beharrezkoa bada- hori deuseztatu eta berria bidaltzeko. Eragiketaren kostua TITULARRAK hartuko du bere gain. REAL SOCIEDADi berehala ez jakinarazteak erantzukizunetik erabat salbuestea ekarriko du. TITULARRAK txartela hondatu zaiola ere jakinarazi beharko du, REAL SOCIEDADek berria bidaltzeari ekin diezaion, aurrez aipatutako kostu baldintzei jarraiki.
7.2 Deskontuak pertsonalak eta besterenezinak dira, salbu onuren erabilera aukerak erregulatzen dituzten 3.1.a.I eta 3.1.a.II ataletan ezarritakoari dagokionean.
7.3 Deskontuen / onuren edo Baldintza Orokorren edo Berezien kontrako zein iruzurreko erabilera oro gertatzean, TITULARRAK Baldintzak urratu dituela ulertuko da. Kasu horietan, REAL SOCIEDADek inolako zenbatekorik ez itzultzeko eskubidea izango du. REAL SOCIEDADek berehala deusezta dezake zerikusia duten pertsonen TITULAR egoera, edota beren izenean edo kontura egindako aldaketa oro ukatu edo indargabetu dezake, beren kontuan dirauen edo eman zaizkien Deskontu edota onura oro deusezta ditzake, eta eman zaien Txartela/k itzultzeko ere eska diezaieke. Aurreko hipotesietan REAL SOCIEDADek bere kasa, edo Kolaboratzaileek eskatuta, Deskontuen kontua aurrez blokeatu ahal izango du, blokeatzea eskatzen duenaren ardurapean.
8.1 TITULARRAREN kontu pertsonalean izendatutako kopurua soilik TITULARRAK trukatu ahal izango du. Kopurua TITULARRAREN mesedetan edo TITULARRAK hautatu duen eta Realzale Programan parte hartzen duen beste ezein pertsonaren mesedetan transferitu ahal izango da, 3.1.a.I eta 3.1.a.II ataletan ezarritakoaren arabera.
9.1 Programaren indarraldiak ez du mugarik izango, nahiz eta REAL SOCIEDADek nahi duenean amaitu dezakeen, TITULARREI sei (6) hilabeteko aurrerapenaz abisatuta. Kasu horretan, aurrez ezarritako baldintzen arabera TITULARREK puntuak aldatzeko daukaten gehieneko epea ezarriko du REAL SOCIEDADek. Jakinarazpenean ezarritako epea bete ondoren, TITULARRAK saldoko puntuak aldatzeko duen eskubidea etengo da.
9.2 REAL SOCIEDADek TITULARRAK Programan duen partaidetza amai dezake edozein unetan eta berehalako eraginez. Horren berri idatziz emango du, TITULARRAK Baldintza Orokorrak bete ez dituen kasuan, bai eta Baldintza Orokorretan ezarritako kasuetan ere (Realzale Programaren iruzurrezko erabilera, besteak beste). Kasu horietan guztietan, 7.3 atalean xedatutakoari kalterik egin gabe, atal honetan aurreikusitakoa aplikatuko da.
9.3. Era berean, REAL SOCIEDADek aukera izango du aurrez Programaren Baldintzak urratu dituen edota KLUBAK aurrez antolatutako jardueretan kalteak eragin dituen edonor Programara gehitzea debekatzeko.
9.4 Edozein TITULARREK aukera izango du noiznahi Programatik baja emateko. Horretarako, idatzia bidali beharko du Bazkideen Sailera, 4.7 atalean aurreikusitako REAL SOCIEDADen helbidera. Era berean, REAL SOCIEDADi itzuli beharko dio Programarekin lotuta edo bere kontura atxikirik daukan txartel oro. TITULARRAK jakinarazpen horretan ez badu erabiltzeko eskaera zehatzik egiten, bere izenean daukan saldoa indargabetzeko eskubidea izango du REAL SOCIEDADek.
REAL SOCIEDADek TITULARREN arretarako telefono zerbitzua eta webgunea izango ditu Programari buruzko zalantzak argitzeko. Era berean, TITULARRAREKIKO beste komunikazio bide batzuk ere izan ditzake; bereziki, TITULARRAK giza partaidetzarik gabeko telefono automatiko bidezko zerbitzuen bitartez komunikatzeko adostasuna ematen badu. Edozein kexa edo iradokizun duen TITULARRA idatziz zuzendu ahalko zaio AMEko TITULARRAREN ARRETARAKO ZERBITZUKO arduradunari.
Programari dagozkion erantzukizun fiskalak, egonez gero, legedi aplikagarriak zehaztutako pertsonak hartuko ditu bere gain.
12.1 Baldintza Orokor hauek espainiar legediak arautuko ditu.
PRIBATUTASUN POLITIKA
“Tratamenduaren arduraduna” |
REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD |
“Helburua” |
Fidelizazio programaren eta bere abantailen kudeaketa programaren onuradunekin eta enpresa kolaboratzaileekin. Abantailak eskaintzea, klubaren produktuei eta Fidelizazio Programaren kolaboratzaileak diren hirugarrenen produktuei lotuta eta zure interesekoak izan daitezkeen produktuei lotuta dituzten kontsumo ohiturekin eta klubaren online zerbitzuetan nabigatzeko eta parte hartzeko ohiturekin sortutako profil batean oinarrituta. Fidelizazio Programaren titularrentzat modu esklusiboan diseinatutako eta landutako newsletterrak bidaltzea. Erlazionatutako beste ekintza batzuetan parte hartzea, hala nola zozketetan, lehiaketetan, zuzeneko oparietan eta antzeko helburua duten beste batzuetan. |
“Legitimazioa” |
Kontratu bat edo harpidetza bat egitea. |
“Hartzaileak” |
Datuak klubaren zerbitzu hornitzaile diren hirugarrenei eman ahal izango zaizkie (Fidelizazio Programaren kolaboratzaileak diren hirugarrenak), klubarekin izenpetutako zerbitzu kontratuaren baldintzak gauzatzeko. |
“Eskubideak” |
Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu, mugatu, eraman eta datuei aurka egiteko, bai eta “Datuen Babeserako Informazio Gehigarria" izenekoan azaldutako beste eskubideak ere. |
“Jatorria” |
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak emandakoak dira datuak. |
“Informazio gehigarria” |
“Datuen Babeserako Informazio Gehigarria” izeneko dokumentuan kontsultatu dezakezu informazio gehigarria eta zehatza. |
Zeuk emandako zure datuen tratamendua helbide soziala Anoeta Pasealekua, 1 zk., 20014 Donostia (Gipuzkoa) duen REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADen erantzukizunpean egiten dela jakinarazten dizugu. Zure ARCO eskubideak erabiltzeko, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan, bai eta telefono bidez edo bulegoetara bertara joanez ere.
Helburu lehena da, hain zuzen, Fidelizazio Programarekin eta programaren funtzionamenduarekin lotura duten alderdi guztiak kudeatzea, hirugarren enpresa kolaboratzaile bakoitzean pilatutako deskontuen kalkuluari dagokionez, bai eta deskontuaren aplikazioari eta kalkuluari dagokienez ere. Fidelizazio Programaren helburua da REAL SOCIEDADeko abonamendudunen, akziodunen eta zaleen (“RS FAN” eta “RS Laguna”) fideltasuna eta leialtasuna babestea eta saritzea, haien interesen eta Klubaren beraren eta bere babesleen (“bazkide kolaboratzaileak”) interesen arteko sinergiak aurkituta. Horrek gertutasuna dakar REAL SOCIEDADengandik gertu dauden pertsona mota desberdinen harremanaren kudeaketan, Klubari eta bere bazkide kolaboratzaileei lotutako eguneroko produktuetarako abantailak eskainiz.
Realzale Programaren baitan bildutako datuen tratamenduak REAL SOCIEDADeko abonamendudunen, akziodunen eta zaleen leialtasuna eta fideltasuna saritzea eta babesa itzultzea du helburu; eta Klubaren eta Kolaboratzaileen nahiz abonamendudunen, akziodunen eta zaleen arteko interesen sinergiak bilatzen ditu. Horretarako, gertutasuna oinarrizkoa da REAL SOCIEDADengandik gertu dauden pertsona mota desberdinen (bazkideak, akziodunak, RS Fan edo “RS Laguna”) harremanaren kudeaketan, REAL SOCIEDADi lotutako produktuetarako abantailak eskainiz.
Bazkideek, akziodunek eta zaleek, ondasunak lortzean eta zerbitzuak kontratatzean edo kontsumitzean, deskontuak pilatuko dituzte REAL SOCIEDADen eta Kolaboratzaileen artean hitzartutako saltokietan, Realzale Programara lotzen dituen Txartelak erakutsiz. Ondoren, eta Realzale Programako Baldintza Orokorrei jarraiki, pilatutako deskontuen titularrek REAL SOCIEDADek eskainitako helburuetara bidera ditzakete deskontu horiek.
Sustapen jarduerak egiteari ekingo zaio; hala nola argazkiak egin eta bideoak grabatzeari, edukia sortu eta zabaltzeko, web orriaren eta sare sozialen bitartez. Ekitaldietara (norgehiagoketara ere bai) doan pertsona orok baimena ematen du, inolako kontraprestaziorik gabe, bere ahotsa, irudia eta aurpegia erabiltzeko telebistako edo irratiko zuzeneko edo aurrez grabatutako emankizunetan, bideoetan, argazkietan edo gaur egungo edo etorkizuneko bestelako euskarri batean, baita Klubak zaleekin egin ditzakeen sustapen kanpainetan ere.
REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADen eta FUNDACIÓN REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN babesleekin lotuta, bai eta Fidelizazio Programaren kolaboratzaileekin lotuta ere, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala biltzen duten jakinarazpenak bidaliko dizkizugu.
Gainera, fidelizazio helburua duten tratamenduen baitan, erabiltzaile bakoitzarengandik hurbilago egoteko eta praktikoagoak izateko asmoz, eta, betiere, helburu hau onartzen baldin baduzu, zuk nahiz Kolaboratzaileek Programaren baitan duzun/duten jarduerari buruz eskainitako datuak erabili ahal izango ditu REAL SOCIEDADek, erabiltzailearen profil komertziala sortuz, euren kontsumo, nabigazio eta klubaren online zerbitzuetako partaidetza ohiturekin; era berean, eskura dituen baliabideak erabili ahal izango ditu, erabakien euskarri gisa automatizatutako sistemak barne, Realzale Programaren baitako kanpainetarako, jardueretarako edo ekintzetarako xede publikoaren profilak definitzea lortzeko, eta Klubarekiko harremana eta esperientzia pertsonalizatuagoa izan dadin.
Realzale Programaren web plataformak erreseina bat edukiko du, une bakoitzean indarrean diren Kolaboratzaileen zerrenda erakusteko.
Erlazionatutako beste ekintza batzuetan parte hartzea ere izango da helburu, hala nola zozketetan, lehiaketetan, zuzeneko oparietan eta antzeko helburua duten beste batzuetan. Zenbaitetan, lehiaketa, promozio edo opari banaketetan partaideen bideo edo irudiak hartzen dira eta REAL SOCIEDADen webgunean edo bere sare sozialetan (zenbait atzerrian ezarriak, adib. YouTube, Facebook) argitaratzen dira. Lehiaketa horietan parte hartzeak, beraz, irudi eta bideoak argitaratzeko eta atzerrira transmititzeko adostasuna dakar berarekin.
Realzale Programako kide izateak horretarako garatutako eta diseinatutako dokumentazio eta erreportajeek osatutako newsletter eta informazioak jasotzea ahalbidetzen du.
“RS Laguna” irudiarekin lotutako datuei dagokienez, emandako datuak mugarik gabe gordeko dira, programatik baja emateko edo interesatuak datuak ezabatzeko eskatu arte, eta, badaezpada, beste 3 urtez gordeko dira, datuen erabileratik eratorritako ezein erantzukizuni erantzun ahal izateko.
“RS Laguna”-k erabakitzen badu Realzale Programatik baja ematea, datu pertsonaletarako sarbidea blokeatuko da, eta datu horiek zehaztutako epean tratamendutik eratorritako erantzukizunei edo eskaerei erantzuteko soilik erabiliko dira.
Gainerako kasuetan (bazkidea, akzioduna eta RS Fana), Programatik baja emateko eskaera eginez gero, REAL SOCIEDADek Klubera lotzen duen zerbitzua gauzatzeko ezinbesteko datuak mantenduko ditu, Realzale Programa alde batera utzita.
Jakinarazten da akziodun edota bazkide izatetik baja emateak ez duela Realzale Programatik baja automatikoa ekartzen, eta interesdunak partaide izaten jarraituko duela, harik eta tratamendu horri uko egin nahi diola jakinarazi arte, ezarritako harreman puntuen bidez ezabatze eskubidea gauzatuz.
Realzale Programari dagozkion datuen tratamendua, Klubaren, FUNDAZIOAREN edo bazkide komertzialen edo Kolaboratzaileen publizitatea eta informazioa bidaltzea, edo titularraren argazki edo bideoak sare sozialetan argitaratzea barne, eskatzen zaizun baimenean oinarritzen da; eta baimena kentzeak nahiz beste eskubide batzuk gauzatzeak ez diete eragiten akziodunek, bazkideek eta RS Fanek Klubarekiko dituzten beste harremanei.
Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea) baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraitzeri kalterik eragin gabe.
Era guztitara, baimena ukatzeak edo hirugarrenek (Programako kolaboratzaileak) informazioa erabiltzea ukatzeko eskubidea gautzearen bidez, Realzale Programari emandako baimena kentzeak edo publizitatea bidaltzea ukatzeak edo erabakien bidez euskarritarako baliabide automatizatuen bidez (profilak sortzea) datuak erabiltzeko eskubidea ukatzeak, kasuaren arabera, harremana duten jardueretako partaidetza edo zure behar zehatzetara egokitutako zerbitzuak eskaintzea muga dezake, baita eskatutako argitalpen edo artikuluak ezagutzea, edo interesdunaren eskaerari jarraiki, Realzale Programa eta bertatik eratorritako abantailak utzi behar izatea ere.
REAL SOCIEDADek Realzale Programan erabiltzen dituen datuak, batetik, bazkide edo akziodun egitean Realzale Programan parte hartzeko onarpen zehatz edo isilekoaren bidez araututakoak eta dagozkion zaleak zuzenean emandakoak, nahiz webgunean zale edo beste irudi modura (RS Fana, RS Laguna, etab.) izen ematean eskainitakoak izan daitezke.
Bestetik, Kolaboratzaileek ere eskain ditzakete Programari lotutako saltokietan kontsumorako, eta bereziki, bertatik eratorritako deskontuetan erabiltzeko emandako datuak, non interesduna REAL SOCIEDADeko fidelizatu gisa identifikatu den. Deskontu horiek zalearen kontuan gehitzeko bilduko ditu REAL SOCIEDADek.
Realzale Programan bildutako datuen hartzaileak REAL SOCIEDADek bere antolakuntzarako dituen Sailak dira.
Kasu zehatzetan, REAL SOCIEDADek soilik Kolaboratzaile zehatzei eskainiko dizkie ekimenerako beharrezkoak diren Programako kide titularren datu zehatzak, identifikazio helburu soilarekin. Kasu horietan, gehienez ere, datuak era desberdinean emango zaizkio Kolaboratzaile bakoitzari, egingo duten erabileraren arabera eta Realzale Programa egikaritzeari dagozkion helburu hauetan oinarrituz:
Datu horietako edozein jaso duten Kolaboratzaileek, beraz, datuen erabilera ez komertziala (merkataritza komunikazioak, emailing delakoa eta abar) eta Realzale Programan zehaztutako zerbitzua eskaintzeari dagokion beste ezein erabilera ez egiteko konpromisoa hartzen dute.
Hauek dira datuen hartzaileak diren beste hirugarren batzuk, REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLi zerbitzua eskaintzen diotenak edo tratamenduaren baterako erantzuleak direnak:
Edonork du REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLek dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dituen edo ez jakiteko eskubidea.
Interesa duten pertsonek eskubidea dute euren datu pertsonaletara sartzeko, zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskatzeko, edo, besteak beste, datuak dagoeneko beharrezkoak ez badira bildu ziren helburuetarako, datu horiek ezabatzeko eskatzeko.
Hona hemen REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLek zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen harremanetarako bideak:
Eskubideak gauzatzeko, ezinbestekoa izango da interesdunak NANaren edo dokumentu baliokide baten bidez, nahiz bazkide, akziodun, RS Fan edo RS Lagun gisa aitortzen duen ID RSren bidez identifikatzea bere burua.
Zuk REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL entitateari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia zure posta elektronikora bidaltzeko aukera badago.
REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLek ahal duen guztia egingo du zure datuak beti eguneratuta egon daitezen. Hala ere, datuen egokitasunari buruzko erantzukizuna interesdunari dagokio; beraz, datuetan aldaketarik egonez gero, guri jakinarazteko eskaera egiten diogu, datuak aldatzeko ezarritako harremanetarako bitartekoak baliatuz. Bestalde, Realzale Programa osatzen duten titularrek RSren web atariko gune pribatuan sartuz egin ahal izango dituzte aldaketak. REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLek ez du inolako erantzukizunik izango interesdunak aldaketak jakinarazteko betebeharrari uko eginez gero.
Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu jakina eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.
Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuaren gorputzean bertan bide elektroniko honetara informazioa eta publizitatea bidaltzeari berariaz ezetz esateko bideak jarriko dira prest.
Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo eskumena duen autoritateari kexaren bat adierazi nahi badiozu, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (AEPD) webgunera jo dezakezu: http://www.agpd.es/.
REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLek datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta legedi aplikagarriak une oro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLen erantzukizunpekoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean.
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!