;
Reale Seguros Estadioa gure etxea da. Bere inaugurazioa 1993.urtean izan zen, gure Atotxa maitatuaren lekukoa jasoaz. Gaur egun gure lehen taldeak bere partidak jokatzen dituen zelaia da. 40.000 ikusleentzako edukierarekin, estadioak berehalako birmoldaketari egin dio aurre. Horrek gure klubaren etorkizuneko behar eta anbiziozko erronka guztiak betetzeko aukera eman digu.
Anoeta pasalekua, 1
20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa (34) 943 46 28 33
Fax (34) 943 45 89 41
Nola iritsiZubieta Realaren arima da. Bere izpiritua, aurrera egitera laguntzen dio motorra. Bere sorreratik, 1980 ean, instalazio hauek gure kluba bizirik mantentzen duten euskarria dira. Etengabeko garapenean, Zubieta futbol zelai bakarra izatetik sei izatera pasa da (laister zazpigarrena edukiko du), horietako lau belar naturalekoak izanik. Gure historia oparoaren futbolari handiak atera dira futbol munduan erreferente diren instalazio hauetatik. Ongietorri Zubietara.
Paseo Arrapide, 52
20160 Zubieta / San Sebastián (Gipuzkoa)
Teléfono (34) 943 37 60 35
Nola iritsiReale Arenan eta Donostiako erdigunean, Elkano 4 kalean zehazki, kokatzen dira Realaren bi dendak. Hauetan zale txuri-urdinek klubaren produktu ofizial guztiak erosteko aukera dute.
Gorabide eraikuntzan kokatuta, z4 eta Jose Luis Orbegozora orientatuta dagoen terrazarekin, Harrobi Taberna Zubietara gerturatzen diren bazkide eta zaleei zerbitzu onena eskaintzeko helburuarekin jaio da. Harrobik zerbitzua eskainiko die inguruko harmailei eta bazkari eta edariak eskainiko ditu egun osoan zehar. Harrobin gure klubaren historia eta baloreak arnasten dira.
Orain aukera duzu gure instalazioetako txoko guztiak oso gertutik ezagutzeko, bertan izango bazina bezala. Sagua mugitu ezazu 360º-n nabigatzeko.
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!