AFIZIOA

102 urte zurekin

Vídeo

Realak bost urte bete zituen bera jaio zen urtean eta Atotxak bere lehen urteurrena ospatu zuen talde txuri-urdinaren zelai bezala. Oso gertu bizi izan du bere klubaren historia, Reala bere bizitza osoa izan delako. Gaur, 102 urterekin, Higinia Caparrosok momentu txuri-urdin guztiak gogoratzen ditu, onenetan eta txarretan, beti bere taldea animatu duelako. Beste egunean ustekabe atsegina jaso zuen. Bere familiak Zubietara eraman zuen eta Eusebio Sacristan entrenatzailearekin, Xabi Prieto, Mikel Gonzalez de Martin eta Markel Bergara jokalariekin, eta Jose Mari Martinez beteranoarekin, bere 102. urtebetetzea ospatu zuten elkarrekin. Txuri-urdinek talde osoak sinatutako kamiseta eman zioten Higiniari eta Realeko tarta bat ere. Opari berezi bat ostiralean bertan estreinatu zuena bere taldearen garaipena ikusteko Espanyolen zelaian. Zorionak, Higinia! 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!