Kilometro txuri-urdinak

111.111 kilometroen bila

Realeko mila zale baino gehiagok eman dute izena irailaren 11n kaleratu genuen Kilometro txuri-urdinak erronkan. 111.111 kilometroren bila goaz! Hori da gure helburua. Eta 200 pertsonak baino gehiagok gainditu dituzte lehen erronka txikian parte hartzeko eskatzen genituen 11 kilometroak.

Sariak

Gogorarazi nahi dizuegu abenduaren 31ra arte daukazuela Kilometro txuri-urdinak erronkan parte hartzeko aukera, eta bide horretan zehar hainbat erronka txiki proposatuko ditugula. Lehenengoa irailaren 30era arte dago martxan, eta eskatzen duguna da zale bakoitzak hamaika kilometro egitea bizikletan, oinez edo korrika. Pastoret eta Pancracio produktuen bost pack eta Reale Arenako bost kamiseta (dagoeneko salgai ez dagoen edizio berezia) zozketatuko dira.

Nola parte hartu

Doan da. Lehenik eta behin, hemen erregistratu. Oso datu gutxi behar ditugu. Behin hori eginda, bi modu dituzu kilometroak pilatzen hasteko: 

1. Lotu ezazu zure kirol-erlojua edo pultsometroa webgunearekin. Prestatu dugun webgune berezitik zuzenean egin dezakezu. Strava da aukera hoberena.

2. Beste aukera hau da (ez da beharrezkoa kirol-erlojua izatea): Kinendu-ren app-a deskargatzea eta hori izatea zure kilometroak zenbatzen dituena. Kilometro Txuri-Urdinak erronka aukeratu eta oinez, korrika edo bizikletan zoazela, ezinbestekoa da mugikorra eramatea eta GPSa konektatuta edukitzea zure mugikorrean. Entrenamendu saio berria hasi beharko duzu. 

Kausa solidarioa

111.111 kilometro horietarako bidean, Pastoretek eta Pancraziok zentimo bat emango dute egindako kilometro bakoitzeko. Eta Realak bi zentimo jarriko ditu. Bildutako guztiarekin jostailuak erosiko dira eta Gurutze Gorriari emango zaizkio Gabonetako bilketa kanpainarako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!