Realak egun garrantzitsua du bihar eSporten munduarekin. FC Pro Cup txapelketa Kursaalen irabazi ondoren, gure gamer Emre Yilmazek eChampions Leagueko azken fasearekin amaituko du urtea. Bihar ospatuko da, Munichen, eta EA SPORTS FCko jokalari onenak bilduko ditu sari ospetsuenagatik lehiatzeko.
Bere errendimenduari esker, txuri urdinak final-zortzirenetarako txartela lortu zuen eta 5-4 gainditu zuen CD Santa Klara Portugaleko taldea. Azken fasean Poloniako Ludogoretsekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. Irabazten badu, Sevilla FC eta LOSC Lille talde frantziarraren arteko kanporaketako irabazlearekin topo egingo du.
Munduko Txapelketarako zuzenean sailkatua
Gure gamerrarren denboraldi bikainak sari bikoitza du. Ez bakarrik eChampions Leaguean parte hartzeagatik. Riaden (Saudi Arabia) egingo den ‘FC 25 PRO Munduko Txapelketa’ ere irabazi du Realak. Abuztuaren 7tik 10era jokatuko da Munduko Txapelketa hau, eSports World Cup jaialdiaren baitan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin