Jone Alba, gure belar hockeyko taldeko jokalaria, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioak deitu du azaroaren 29tik abenduaren 10era Txilen jokatuko den Munduko Txapelketa jokatzeko.
Horrela, jokalari donostiarrak azken urteetan izan duen hazkundea eta denboraldi honetan talde txuri-urdinarekin eskaintzen ari den errendimenduaren saria jasoko du.
Espainiako selekzioa B multzoan egongo da Argentina, Korea eta Zimbabwerekin batera.
• Argentina vs Espainia: azaroak 29, 20:00etan (Gipuzkoako ordua)
• Espainia vs Zimbabwe: abenduak 1, 14:00etan (Gipuzkoako ordua)
• Espainia vs Korea: abenduak 3, 21:00etan (Gipuzkoako ordua)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin