TAKE KUBO ETA ALEX REMIROREN ALDE BOZKA DEZAKEZU

23 urtez azpiko jokalarirako eta jokaldi onenerako izendatuak

Emaitza aldetik hasiera hobea izan genezakeen, baina gure futbolariak oraindik ere nabarmentzen dira denboraldi hasiera honetan. Oraingoan, Take Kubo eta Álex Remiro izendatu dituzte sortu berri den "LaLiga EA Mensuales" sarietan.

Reala LaLigako bost sari berrietako biren protagonista da. Alde batetik, erasotzaile japoniarra abuztuko ‘23 urtez azpiko jokalari onena’ izateko lau hautagairen artean aukeratu dute, bere errendimendu bikainari esker.

Bestalde, Alex Remiro atezaina hilabeteko ‘jokaldi onenerako’ izendatuen artean dago, Las Palmasen egindako geldiketa bati esker. Bozketa dagoeneko aktibatuta dago LaLiga EA Sports-en kanal ofizialean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!