Realzale Programa

3.000 bazkide gehiago 2020an!

Aste honetan, Realzale Programak ofizialki itxi du 2020. urtea. Joan den asteartean, mezu elektroniko bat bidali zitzaien iaz puntuak pilatu zituzten 16.500 laguni baino gehiagori, bakoitzak aukeratu zuenaren arabera zegozkien puntuak edo euroak itzuli zizkietela jakinarazteko.

Realzale Programako markei esker, 2020an 668.219 puntu banatu ziren gure zaleen artean. Programan parte hartzen duten pertsona guztien artean, 15.891 laguna 2021eko kuotan dirua aurreztu duten bazkide dira (2500 bazkide baino gehiagok 100 euro baino gehiago aurreztuko dituzte).

Beste urte bat gehiago 'goraka'

2020an, Realzale Programak bere erregistroak hautsi zituen berriro. Gure bazkideek 2019an baino 138000 puntu gehiago pilatu zituzten eta, iaz, 3.000 bazkide gehiago batu ziren Realzale Programara.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu gure bazkideei garai zail honetan Realzale Programan konfiantza izateagatik. Baita laguntzen diguten markei ere: RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Viajes, Vasa, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG eta Montte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!