LEHIAKETA GESALAGA BASQUE HOME COOKING-EKIN

Asmatu gure hamaikakoa

Gaur, ‘Gesalaga Basque Home Cooking’-ek babestutako lehiaketa bat aktibatu dugu gure sare sozialetan. Familia enpresa horrek 1978tik darama kalitatezko elikaduraren aldeko apustua egiten eta euskal gastronomia nazioartean esportatzen.

X edo Instagramen parte hartzen da eta helburua larunbatean Granadan jokatuko dugun hamaikakoa asmatzea da. Postari erantzuten dioten eta hamaikakoa asmatzen duten pertsona guztien artean "Maestro Parrillero Selección Premium" pack bat zozkatuko da.

Nola hartuko dut parte?

Gaur eta larunbata bitartean, 16:30ra arte, parte hartu ahal izango duzu X eta Instagrameko kontuetan. Bi pack zozketatuko dira, bat kontu bakoitzeko. Zozketan sartzeko, hau egin beharko duzu:

INSTAGRAM

- Realaren eta Okelan Gesalaga kontuak jarraitu (@carnesOkelan).

- Postean erantzun zure hamaikoarekin (erabili kirol-goitizena).

X (TWITTER)

- Realaren eta Gesalagaren kontuak jarraitu (@GesalagaOkelan)

- Txioan erantzun zure hamaikakoarekin (erabili kirol-goitizena).

Zer du pack bakoitzak "Maestro Parrillero Premium" pack-a?

1Kg-ko Premium Euskal Herriko behi zahar txuletoi bat, 1Kg-ko Europa Premium behi hautatuaren txuletoi bat, 1Kg-ko Dehesa Bellota behi iberiar txuletoi bat eta Okelan txistor bat (2023ko Euskal Herriko lehiaketaren irabazlea).

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!