Guztira 658 bazkidek izango dute bihar, apirilak 8, Sevillan apirilaren 18an jokatuko dugun Kopako finalerako sarrera erosteko aukera. 658 sarrera horiek itxiera-zenbakiaren ondorengo eskaera-zenbakietarako izango dira.
Sarrera hauek eskuratzeko aukera izango duten eskaera-zenbakiak: 3.874 eta 4.164 artekoak, biak barne
Hau da, bihar, asteazkena, 10:00ak eta 19:00ak bitartean, zozketa egunean euren eskaera zenbakia 3.874 eta 4.164 zenbakien artean (biak barne) kokatua zuten bazkideek erosi ahal izango dute sarrera.
Gaur, emaila kodearekin; bihar, 10:00etatik 19:00etara, sarreraren erosketa
Bazkide hauek posta elektroniko bat jasoko dute gaur beren kodearekin, bihar goizeko 10:00etatik aurrera RFEFren salmenta plataforman sartu eta ordainketa egiteko. Pertsona hauek bihar bakarrik erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Prozesu hauxe bera ostegunean ere errepikatuko da. Klubak ostiralean jakinaraziko du zein egunetan jarraituko lukeen prozesuarekin, sarrerak soberan baleude.
Lagunarteek ere gaur jasoko dute emaila sarrerak erosteko
Gaur izango da ere lagunarteei mail elektronikoa bidaliko zaien eguna euren sarrerak eros ditzaten Gol Harmailako sektoreetan, aurretik jakinarazi zen moduan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin