Lehen talde txuri-urdinak Japoniara bidaiatuko du, lagunarteko neurketa batean Tokyo Verdy taldearen aurka lehiatzeko. Partida maiatzaren 29an izango da, Japoniako Estadio Nazionalean. Neurketa hau, Realak Asiako herrialdean duen zabalkuntza planaren barnean kokatzen da, Yasuda Group kide estrategikoaren eskutik.
Realak Japonian izango duen presentzia, bi entitateen arteko akordioaren ardatzetako bat da, Yasuda Groupek antolatu dituen Campekin gauzatzen hasi dena jada. Duela egun batzuk hasi ziren kanpus hauek, ehundaka jokalariren partehartzearekin eta Realak Japoniara bidalitako teknikari batzuen laguntza ere izan zuten bertan.
Liga amaitzean, aliantza honetan pauso berri bat emango da lehen taldearen bidaiarekin. Lagunarteko norgehiagokan, Reala Tokyo Verdiren aurka lehiatuko da, herrialdeko talde garrantzitsuenetako bat. Kolore txuri-urdinak Japonian presente izango dira, Realak eta Yasuda Groupek duten amankomuneko proiektua garatzen jarraitu ahal izateko.