SANSE 2-3 GRANADA CF

Luzapenean ihes egin du

Vídeo

Sansek 2-3 galdu du gaur arratsaldean Zubietan Granadaren aurka, bi goleko abantaila izan duen neurketan. Donostiarrek lehen zati bikaina osatu dute eta norgehiagoka bere alde izan dute une luze batez, baina andaluziarrek markagailuari buelta ematea lortu dute bigarren zatian, Jorge Pascualek luzapenean sartutako golari esker.

Gipuzkoarrek indartsu ekin diote partidari. Garrok, hegaletik egindako barneraldi baten ostean, baloi bikaina jarri du atzera, baina Carrerak oso gutxigatik ez du errematatzea lortu. Hurrengo jokaldian, Astiazaran area kanpotik egindako jaurtiketa batekin saiatu da, Alberto geldiketa on bat egitera behartuz. Handik gutxira, Astiazaranek berak area barrura erdiratu du eta Gorosabelek neurketako lehen gola sartu du txuri-urdinentzat. Minutu bat beranduago, etxekoek baloia berreskuratu dute eta Carrerak, area barruan, atzelaria gainditu du bigarrena sartzeko. Izugarria. Erritmoa jaitsi beharrean, gure filialak etengabe erasotzen jarraitu du eta hirugarrena sartzeko aukera ere izan du Gorosabelen eta Aguirreren jaurtiketen bidez.

Aldageletatik bueltan, kanpoko taldeak lau aldaketa jarraian egin ditu emaitzari buelta ematen saiatzeko. Rodelasek, jokaldi on baten ostean, ordura arte Granadakoentzat aukerarik argiena izan du gutxigatik desbideratuta atera den jaurtiketa batekin. Handik minutu gutxira, Lamari egindako zalantzazko penalti batean, Arnaizek ez du hutsik egin hamaika metroetatik. Granadak erasotzen jarraitu du eta, berriro ere Arnaizek, bere bigarren gola sartu du neurketa berdintzeko. Pena. Txuri-urdinek erreakzionatzen saiatu eta kontrola berreskuratu nahi izan dute, baina andaluziarrek estutzen jarraitu dute. Luzapenean, Jorge Pascualek burukada bat aprobetxatu eta baloia sare barrura bidali du, markagailua iraultzeko eta donostiarrek neurketaren zati handi batean egindako lan bikaina saririk gabe uzteko.

Porrota Sanserentzat, nahiz eta minutu askotan neurketa alde izan duen. Orain, indarrak berreskuratu eta hurrengo jardunaldiari begira jarri beharko dira. Celta Fortunaren aurka neurtuko dituzte indarrak etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro, Calderón (Agote, min. 81), Ropero (Ayo, min. 70), Balda (kap.), Aguirre (Eceizabarrena, min. 70), Carbonell (Oleaga, min. 81), Gorosabel, Astiazaran, Díaz (Lerbarbier, min. 66) eta Carrera.

Granada CF: Alberto F., Flores, Lama, Bene Gimber (Pampín, min. 46), R. Alcaraz (kap.), Gumbau, Hormigo (Gambín, min. 46), Sergio López, Ángelo G. (P. Alemañ, min. 46), José Arnaiz (J. Pascual, min. 84) eta Chinaza (Rodelas, min. 46).

Golak: 1-0: Gorosabel, min. 28; 2-0: Carrera. min. 29; 2-1: José Arnaiz (pen.), min. 63; 2-2: José Arnaiz, min. 69; 2-3: J. Pascual, min. 90-3.

Árbitro: Ándres Fuentes. Ha amonestado a los locales Garro, Balda y Lebarbier y a los visitantes Hormigo y Gimber.

Ikusle kopurua: 1.105 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!