JON MARTÍN

‘Golden Boy’ sarirako 25 hautagaien artean

Jon Martín ‘Golden Boy’ sari entzutetsurako aukeratutako 25 hautagaien artean dago. ‘Tuttosport’ egunkari italiarrak, lehiaketaren antolatzaileak, sari honetarako behin betiko hautagaien zerrenda argitaratu du gaur. Sariak 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako 21 urtez azpiko futbolaririk onena saritzen du. 

25 hautagai horietatik 20 Transfermarktek prestatutako Top 100 zerrendaren urriko eguneraketan sailkatutako lehen jokalariak dira; horien artean dago jokalari txuri-urdina. Beste bostak ‘Wild Card’ direlakoak dira, hasierako zerrendan agertzen ez ziren jokalariei emandakoak.

Futbolarien zerrendan, besteak beste, Cubarsí, Diomande, Lewis-Skelly, Zaire-Emery, Bouaddi eta Rayanen mailako izenak daude.

Hemendik aurrera, European Golden Boyko nazioarteko epaimahaiak, Europa osoko 50 kazetariz osatuak, aukeratuko du 25 finalisten artean Absolute Best saria irabazlea. Irabazlearen izena azaroan egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko da, gainerako sarituen izenekin batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!