ANoeta

500 partida 10 momentutan

Kolore guztietako partidak ikusi ditugu. Pozez egin dugu jauzi eta amorruz negar egin. Beti pasio handiz. 499 partida ofizialek askorako ematen baitute. Igande honetan, Villarreal CF-ren aurka, Anoeta Realak bertan jokatu behar duen 500. Partidaren lekuko izango da.

Zifra hori aprobetxatuz, gure estadioan bizi ditugun momento berezienetako batzuk gogoratuko ditu:

1-     Inaugurazio partida (1993-08-13): Anoeta Real Madriden aurkako lagunartekoarekin estreinatu zen. Bina amaitu zen Loren eta Oceanoren golekin

2- Lehen partida ofiziala (1993-09-12): 1993-94 denboraldiko bigarren jardunaldia izan zen. Real Zaragozaren aurkako neurketa ere bina amaitu zen. Alkiza eta Kodro izan ziren goleatzaile.

3- Europako debuta (1998-09-29): UEFA Kopako lehen kanporaketa izan zen. Txuri-urdinak Pragako Spartaren aurka aritu ziren. Joanekoan 2-4 irabazi zuten eta Anoetan bat eta hutx Kovacevicen golarekin.

4- Txapeldunordeko jaia (2003-06-24): Ez zen partida bat izan, baina zaleak eta taldeak bate gin zuten denboraldi historiko bat ospatzeko. Anoetak bere jantzi dotoreak ipini zituen jai handirako.

5- Txapeldunen Ligako lehen partida (2003-09-17): Txapeldunorde ateratako urte ederra eta gero, txuri-urdinek Txapeldunen Ligako lehen fasean debuta egin zuten Olympiakosen aurka. Kovacevicek penaltiz sartutako gol batek garaipena eman zien gipuzkoarrei.

6- Txapeldunen Ligako final zortzirenak (2004-02-25): Anoetak lehenbiziko aldiz bizi zuen txapelketa honen kanporaketa bat. Realak gehiago merezi izan zuen, baina Lyongo Olympiquek huts eta bat irabazi zuen eta Gerlanden kanporaketa bereganatu.

7-     Mendeurrenaren festa (2009-08-15): 100 urte ez dira egunero betetzen. Ospakizunen ekintza nagusia Real Madriden aurkako partida izan zen, 100 urteak bete baina egun gutxi batzuk lehenago. Partida eta ondorengo ekintzak Lehen Mailara itzuli zigun denboraldi bikain baten hasiera izan zen.

8-     Lehen Mailara igoera (2010-06-13): Beste egun ahaztezin bat. Garaipen batek gure lekura bueltatzen gintuen. Carlos Bueno eta Xabi Prietoren golek festari hasiera eman zioten. Reala Lehen Mailara itzuli zen.

9- Lehen partida igoera eta gero (2010-08-29): Hiru denboraldi eta gero, Anoeta Lehen Mailara itzultzen zen. Eta modu onenean egin zuen. Xabi Prietoren gol bakar batek hiru puntuak eman zizkion Realari Villarrealen aurka.

10-     Manchester Uniteden aurkako neurketa (2013-11-05): Lehen fasean, historiako talderik garrantzitsuena iritsi zen Anoetara. Bi taldeen arteko lehen partida ofiziala izan zen. Reala, aurrera egiteko aukerekin, partida serioa egin zuen hutsna berdinduz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!