LARUNBATEAN EUROPAN ESTREINATU ZEN TALDEA OMENDUKO DUGU

Gure Europako lehen urratsei omenaldia

Duela egun batzuk efemeride bat ospatu zen, balio handia ematen diona klub honen ibilbide mitikoari. Irailaren 18an mende erdia bete zen Reala Europako txapelketetan estreinatu zenetik. Talde hark, Banik Ostrava zailaren aurkako debutean, lehen harria jarri zuen oraindik ere ilusioz beteriko erronkak ditugun bidean.

Talde hura izan zen Europan zehar gure ezkutua estreinatu zuen lehena, eta taldearen ernamuina, handik urte gutxira loriara eraman gintuena, gure historiako ligako bi tituluak lortuz.

Efemeride hau dela eta, datorren larunbatean, Valencia CFren aurkako partidaren atsedenaldian, Realaren elezahar horien ordezkaritza batek berdegunera salto egingo du txuri urdinen txalo zaparrada beroa jasotzeko.

UEFA protokoloaren arrazoiengatik, omenaldi hau ezin izan da Europa Leagueko partida batean egin, beraz, Europako txapelketa Reale Arenara bosgarren urtez jarraian itzultzeko egun gutxi falta direnean egitea baino gauza hoberik ez dago.

Jokalari hauek osatzen zuten jokalari ahaztezin hura:

Andoni Elizondo (entrenatzailea), Amas, Ansola, J.M. Araquistain, Arconada, Artola, Arzak, Boronat, Choperena, Corcuera, Diego, Elkoro, J.M. Esnaola, Gaztelu, Gorriti, Idigoras, Kortabarria, J.M. Larrañaga (Eibarko SD-ari utzita), Leranoz, Martínez, L. Murillo, Muruzabal, Oyarzabal, Satrustegui, J.A. Uranga, Urreisti, Urruticoechea eta Zamora.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!