SANSE-CF FUENLABRADA (IGANDEA, 19:30)

6380 bazkidek eman dute izena

Guztira, 6380 bazkidek eman dute izena Sanse eta CF Fuenlabradaren arteko partidarako (igandea, 19:30etan). Izena eman duten bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute sarrera lortzeko informazioarekin.

Taldean joan nahi izanez gero, sarreren plataforman sartu eta taldea osatzen duten bazkideei buruz eskatutako datuak sartu. Taldeko sarrerak kudeaketa bakarrean eskatu ahal izango dituzu. Gehienez, lau pertsonako taldeak baimenduko dira.

Beheko textuan izena eman duten bazkideei eserlekua lortzeko jarraibideak aurreratzen dizkiegu:

1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome

2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).

- Gogoratu, taldeka joanez gero, sarrera eman zaion bazkide bakoitzeko eskatutako datuak betetzeaz (bazkide ID-a eta lehen abizena).

3- Aukeratu zure tokia edo tokiak eskuragarri dauden eserlekuen artean.

- Gogoratu zure ohiko tribunako eserleku bat aukera behar duzula.

4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.

5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu).

- Taldean joanez gero, sarrerak kudeaketa egin duen bazkideak jasoko ditu. Talde osoak zona edo tribuna berekoa izan beharko du.

6- Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean). Taldean joanez gero, kudeaketa egin duen bazkideak jasoko ditu sarrerak.

Garrantzitsua: begiratu zure Spam ontzia, zure postaren sarrera ontzian aurkitzen ez baduzu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!