Ander Barrenetxeak dortsal berria izango du datorren denboraldian. Donostiarrak orain arte eraman duen 22 zenbakia utziko du 7 zenbakia bizkarrean erakusteko.
2018ko abenduan debuta egin ondoren, Ander protagonista izan da taldearentzat azken urteotan. Anderren zazpi une garrantzitsurekin geratu gara, albiste honen argazkian ikusten diren une berberekin. Debuta, Real Madriden aurkako estreinaldi golegilea, RCD Espanyoli Kopa irabazitako urtean sartutako gola, Bernabeuko 3-4an jokatutako partida, urteko gol onena bezala izendatutako Eibarri sartutako gol galanta (20-21), Cartujako Kopa eta aurreko denboraldiko Levanteri egindako gola.
Harrobiko jokalariak, ebakuntzaren ondoren, ezarritako epeak betetzen jarraitzen du, sentsazio onak ditu eta egunero lan egiten du gainerako kideekin ahalik eta azkarren egoteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin