REAL SOCIEDAD 3-0 LEVANTE UD

Bizigarri onena

Vídeo

 Aurrera jarraitu nahi dugu Europan eta horretarako ezinbestekoa zen moralez iristea LaLigan garaipen bat lortuta. Gaur Realak erosotasunez irabazi dio Levanteri donostiarrek egindako partida borobilean. Prieto, Juanmi eta Canalesen golek hiru puntuak eman dizkiote Realari Salzburgoko zita baino lehen.

 Irabazteak zona arriskutsutik urruntzea suposatzen zuen, sailkapenean salto egin eta, batez ere, baikortasunez betetzea osteguneko Salzburgoko partidarako. Hasierako txistutik Realak agintea hartu du, eta hamargarren minuturako aurretik ipini da Xabi Prietok penaltiz sartutako golari esker. Laister jarri da partida alde eta kanpotarrek ez zuten arriskurik sortzen, jokaldi askeren batean ezik. Etxekoak erraz iristen ziren gora eta, fin ibili ez diren jokaldi pare baten ostean, Juamik sareetara bidali du Canalesen erdiraketa ona. Bi eta huts eta partida bide onean atsedenaldira.

 Bigarren zatian txuri-urdinak partida argitasunez agintzen jarraitu dute. Ostegunean partida erabakigarria izan arren, ez dira erlaxatu eta errenta handiagotzen saiatu dira. Hirugarren artelana izan da. Canalesek Oyarzabalen pasea jaso du eta kantabriarrak, oso gutxik egin dezaketen jokaldi batekin, gola egin du partida erabakitzeko.

 Europako kanporaketari aurre egiteko, garaipen batekin eta nahiz et zaila izango den jakinda, pasa daitekeen konfidantzarekin. Goazen. Aupa Real.

 Fitxa teknikoa:

 Real Sociedad: Rulli, Odriozola (Gorosabel, min.80), Aritz, Raúl Navas, De la Bella, Illarra, X. Prieto (c) (Canales, min.12), Zurutuza, Oyarzabal (Zubeldia, min.68), Juanmi eta Agirretxe.

 Levante UD: Oier, Coke (Rochina, min.55), Chema R., Postigo, A. Luna, Doukouré, Lukic (Roger M., min.46), Jasón, A.J. Morales, J. Campaña eta Pazzini (Boateng, min.59).

 Golak: 1-0: X. Prieto (pen), min.10. 2-0: Juanmi, min.38. 3-0: Canales, min.55

 Árbitro: Jaime Latre. Txartel horiak: Lukic, Chema R.

 Asistentzia: 18.189 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!