Realak 4-1 galdu du gaur gauean Santiago Bernabéun. Txuri-urdinek aurrez aurre lehiatzea lortu dute Real Madriden aurka 60 minutuz, baina minutuek aurrera joan ahala behera egin dute eta denboraldiko irteera zailenetako batean gaindituak izan dira.
Donostiarrek maila bikaina erakutsi dute lehen zatian. Mbappék izan du lehen aukera, Remirok gelditu ahal izan duen buruz burukoan. Gipuzkoarren erantzuna Oyarzabalen bitartez etorri da, Courtoisek kornerrera bidali duen ezkerkada batekin. Handik gutxira, Realeko atezainak berriro saihestu du etxekoen gola, oraingoan Viniciusen errematea aldenduz. Txuri-urdinen abagune onena Sergio Gómezen ezkerkada ikusgarri batekin iritsi da, Oyarzabalen erdiraketaren ostean, oso gutxigatik kanpora joan dena. Atsedenaldira iritsi baino bost minutu lehenago, Mbappék Valverderen pasea aprobetxatu du area barruan ezkerrarekin jokaldia amaitzeko eta zuriak aurretik jartzeko. Baina, beste behin ere, donostiarren erreakzioa berehalakoa izan da: Sučićek, bigarren lerrotik iritsita eta Ochiengek sortutako jokaldiaz baliatuta, ez du barkatu eta norgehiagoka berdindu du ezkerrez egindako jaurtiketa gurutzatuarekin.
Atsedenalditik bueltan, etxekoek estutu egin dute eta bi kolpe azkarrekin garaipena bideratzea lortu dute. Lehenik eta behin, Bellingham eta Mbappéren arteko bat-biko baten ondoren, frantziarrak amaitu duena; eta, handik gutxira, ingelesaren pasea baliatuta, Viniciusek ez du barkatu ate hutsean. Txuri-urdinak erantzuten saiatu dira, baina lehen zatian baino arrisku gutxiago sortuz. Azken txanpan, gipuzkoarrak balentria bilatzen ari zirela, Mbappék norgehiagoka erabakita utzi du, zurien laugarrena eginda.
Porrota beti zaila den zelai batean. Orain, etxeko lehen neurketan jarri behar dugu arreta. Larunbat honetan RCD Espanyol hartuko dugu Anoetan, denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Real Madrid CF: Courtois, Dumfries, Huijsen, Konaté, Á. Carreras (Cucurella, min. 46), Bernardo (C. Espí, min. 86), Valverde (kap.), Arda Güler (Brahim, min. 78), Bellingham (Camavinga, min. 78), Vini Jr. (Yan Diomande, min. 84) eta Mbappé.
Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu (Zubeldia, min. 57), Beitia, Jon Martín, Sergio Gómez, Herrera (C. Soler, min. 66), Turrientes, Take (Guedes, min. 74), Sučić, Oyarzabal (kap.) (Óskarsson, min. 57) eta Ochieng (Barrene, min. 66).
Golak: 1-0: Mbappé, min. 40; 1-1: Sučić, min. 44; 2-1: Mbappé, min. 60; 3-1: Vini Jr., min. 68; 4-1: Mbappé, min. 80.
Epailea: Mateo Busquets. Txartel horia erakutsi die etxeko Á. Carreras, Konaté eta Camavingari eta kanpoko Herrera, Aramburu eta Beitiari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin