Ez dira egun errazak izan. Europatik kanpo geratzea kolpe handia izan da familia txuri-urdinarentzat, baina ohituak daude bikain erantzutera horrelako kolpe bat jasotzen dutenean. Zita zaila da, baina Realak aurpegia aldatu behar du, atsekabea gainditu eta geratzen den lehiaketa bakarrean buru belarri egon. Eta bere maila onena eman behar dute, gaurtik bertatik.
Aurrean urteko talderik onenetakoa izango dute. Valenciak gainetik kendu du azken denboraldietan izan duen ezkortasun guztia eta, Marcelinoren eskutik, bikain ari da, dudarik gabe, Txapeldunen Ligara bidera. Mestallan sendo ari dira eta ukiturik iristen den taldearen aurka garaipena ziurtatzen saiatuko dira.
Realak bajekin doa, baina indartsu izan behar du. Mestallan azken urtetan partida onak egin ditugu, baina horrek ez du balio. Ehuneko ehuna eman beharra dago eta eraginkorrak izan. Horrela bakarrik egongo dira aukerak altxor on bat lortzeko. Aupa Real.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin