Anoetako Estadioak festa-jantzia jarriko du berriz ere Europa gauean. Realak FC Salzburgo izango du aurrean Europa Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partidan. Beti bezala, taldearen eta zaleen arteko elkartasuna funtsezkoa izango da. Oraingo honetan, aurreko Europako partidan egin zen mosaiko ikusgarria realzale banderengatik ordezkatuko da. Gure bazkideek beraien eserlekuetan topatuko dituzte, taldea zelairatzen den momentuan animatu ahal izateko. Segur aski, Anoetan 2016-17 denboraldian jokatu zen azken partidan egon zen giroa errepikatuko da.