Real Sociedad 4-2 Sanse Complutense

Meritu handiko garaipena

Gure belar hockeyko taldeak garaipena lortu du berriro, 4-2 irabazi ostean, joan den jardunaldia bertan behera geratu ondoren, eguraldi txarraren ondorioz. Bi garaipen jarraian lortu dituzte ligan Ivan Lorentek gidatutako jokalariak Sanse Complutense menderatu ondoren.

Gaur Bera Beran izan diren ikusleek partida zoragarriaz gozatu ahal izan dute. Norgehiagoka maldan gora hasi da, talde bisitariak goiz sartutako golari esker, baina jokoa ondo menderatuz, txuri-urdinek 4 gol sartu dituzte eta markagailuan argi nagusitzea lortu dute. Lehen bi tantoak atsedenaldia baino lehen iritsi dira, Maider Altunaren eta Guiuliana Rugieriren golekin. Eta bigarren zatian Luciana Molinaren bi golek itxi dute partida gure taldearentzat. Bisitariek aldeak murriztu dituzte azken txanpan, baina donostiarren garaipena arriskuan jarri gabe.

Liga hasiera honetan bitik bi txuri-urdinentzat. Hobe, ezinezkoa. Datorren astean Madril bisitatuko dute C.H. Pozueloren aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!