Valencia CF 2-1 Real Sociedad

Zorterik gabe

Vídeo

Realak bi eta bat galdu du gaur arratsaldean Mestallan jokatutako partidan. Txuri-urdinek banakoa lortu dute bigarren zatiaren hasieran, baina zorte txarreko jokaldi batean bigarrena sartu du Valenciak

Ez da gaizki sartu partidara Reala, ondo kokatua zelaian eta etxekoei bere jokoa egiten ez utziz. Baina hauek, minutuak aurrera joan diren heinean, partidaz jabetzen joan dira eta gora argitasun gehiagorekin iristen hasi dira. Horrela, ordu erdia pasa denean, Santi Minak buruz gainditu du Toño che taldea aurretik ipintzeko. Bitartean, Reala ez zen gai arerioaren atera arriskuarekin iristen, Oyarzabalek buruz gora bota duen burukada batean ezik.

Lehen zatian bezala, donostiarrak ondo zelairatu dira. Illarrak area inguruan ondo lapurtutako baloi baten ostean Mikel Oyarzabalek bikain gainditu du Neto berdinketa egiteko. Realak kontrola zuen eta arriskua eramaten erraztasun handiarekin. Baina gauzak oker ateratzen direnean… arazo handirik emateko itxura ez zuen erdiraketa batean, Santi Minak bigarrena sartu du Toñoren aldaratze sarera bidalita. Hori gutxi balitz, aukera bikoitz batean, Netok marran atera ditu Canales eta Bautistaren baloiak. Zorte handia izan du atezainak.

Min egiten duen porrot horietarikoa da gaurkoa, merezi izan ez duzulako hain zuzen ere. Lan egiten jarraitu beharra dago, ez dago besterik. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Neto, Montoya, Gabriel Paulista, Jeison Murillo, Gaya, Parejo (kap), Coquelin, Carlos Soler (Zaza, min.66), Gonzalo Guedes (Ferran, min.73), Rodrigo (Maksimovic, min. 81) eta S. Mina.

Real Sociedad: T. Ramirez, Odriozola, Aritz, Llorente R., De la Bella, Zubeldia, Illarra (kap), Zurutuza (Bautista, min.79), Canales, Oyarzabal eta Juanmi (Januzaj, min.68).

Golak: 1-0: S. Mina, min.34. 1-1: Oyarzabal, min.54. 2-1: S. Mina, min.68.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia erakutsi die etxeko Rodrigo eta S. Mina, eta kanpoko Juanmi, De la Bella eta Canalesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!