Aste honetan, urteko azken hilabetean sartu gara Realzale Programan. Gogorarazten dizugu abenduan ere puntuak pilatu ahal izango dituzula. Abenduan, gainera, kontsumoa hazten da orokorrean, baita gure marka laguntzaileetan ere. Sortzen diren puntuak 2025eko itxierarako kontabilizatuko dira, eta itxiera urtarrilaren hasieran gauzatuko da.
Azken batean, bazkideek, akziodunek, RS Fanek eta RS Lagunek abenduan gure edozein marka elkartuetan kontsumitzen duten guztiaren onura jaso ahal izango dute urte itxiera honetan . Egin klik HEMEN, eta ikusi zer abantaila dituzun gure aliantzetan.
Zozketak eta sariak hainbat markatan erosiz gero
Gabon garai hau dela eta, lau markek detailetxo bat izango dute zurekin abenduan euren establezimenduetan puntuak pilatzen badituzu. Hemen duzu horren gaineko informazioa:
LG Electronics: Abenduan LGn puntuak lortzen dituztenen artean hau zozkatuko da:
Saria: LG telebista bat, 55 hazbetekoa. Modeloa: ED8E 55 hazbete 4K 2025 - 55QNED8EA6B
Decathlon: Abenduan Decathlonen puntuak lortzen dituztenen artean hau zozkatuko da:
Saria: 200 €-ko bono bat Decathlonen erabiltzeko.
La Perla: Abenduan La Perlan puntuak lortzen dituztenen artean hau zozkatuko da:
Saria: Talasoterapia zirkuiturako bi sarrera.
RS Store: Abenduan gure dendetan puntuak lortzen dituztenen artean hau zozkatuko da:
Saria: Lehen ekipamenduko kamiseta, taldeak sinatuta.
Bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunentzat aurrez zehaztuko aukera
2025eko itxierari begira, bazkideentzat eta RS Fanentzat aurrez zehaztutako aukera da kuotan deskontu bat egitea, eta akziodunentzat eta RS Lagunentzat, berriz, 2026rako puntuak metatzea. Aukera hori aurrez definitu da. Ez duzu gestiorik egin beharko nahi duzun aukera bada.
Gure zaleei gestioa errazteko asmoz, gogorarazten dizugu iaz zure puntuak bideratzeko aukeratu zenuen aukera itxiera honetarako aurrez definitutako aukera izango dela, eta, beraz, ez duzula aldaketarik egin beharko.
Zure puntuak beste realzale bati oparitu nahi badizkiozu, edo aurrez definitutako aukeraz beste zerbait hautatu nahi baduzu, sartu Realzale Programan duzun atalean (realsociedad.eus edo Realzale aplikazioa) eta aldatu zure aukera urtarrilaren 8a baino lehen.
2.025an, 17.000 baino gehiago; zazpi urtean, 3'5 milioi
Realzale Programa urte itxierara hurbiltzen ari da berriro, eta 2025an 17.000 realzalek baino gehiagok atera diote etekina programari, programarekin bat egiten duten hamasei marketan egunero kontsumituz puntuak metatu baitituzte. Programa 2017ko irailean abiarazi zen, eta, harrez gero, familia txuri urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fanak eta RS Lagunak) hiru milioi eta erdi puntu baino gehiago pilatu ditu, kuotetan deskontu garrantzitsuak lortuta.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin