Hurbilago egoteko asmoz, hilero gero eta pertsona gehiago sartzen dira txuri urdin familian RS Fans irudiari esker. Izan ere, otsailean bakarrik 223 pertsonak eman dute alta. Horrela, abantaila guztiez balia daitezke eta, nola ez, bazkide gisa alta emateko itxaron-zerrendan sartu.
Sarreren zozketa eta partidaren osteko argazki berezia
Hileko sustapenek martxan jarraitzen dute. Oraingoan, sari bikoitza izango da. Apirilaren 1a baino lehen RS Fan diren pertsona guztien artean Real Sociedad-Levante UDrako sarrera bikoitz bat zozketatuko da (apirilaren 5ean) eta "after match photo" esperientzia bat, partidaren ondoren berdegunean argazki bat ateratzeko aukera emango dizuna.
Realzale programako puntuak
Gainera, gogorarazten dizugu Realzale Programan puntuak pila ditzakezula gure dendetan egindako erosketekin, deskontu zuzenaz gain.
Realzale Programari buruzko informazio gehiago (klikatu hemen).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin