Dagoeneko hasi dira ‘RS Udalekuak’ Lekarozen. Txuri-urdin txikienak uztailaren 3an joan ziren Lekarozera eta gaur arte egongo dira bertan. Etzi hasiko da bigarren txanda, uztailaren 10etik 15era, eta hirugarren bat egongo da 17tik 22ra. Hiru aste hauetan, Real Sociedad Fundazioak antolatutako hezkuntza, gizarte eta kirol ekimen guztiak biltzen dituen IkasiBizi programaren barruan hainbat jarduera egiten ibiliko dira.
Elkarbizitzaren, tailerren, futbol txapelketen eta beste hainbat kirolen artean, mendi irteerak ere egin dituzte. Oieregi-Bertizarana inguruan, Bertizko Jaurerriko Parke Naturala bisitatu ahal izan dute, eta asko ikasi dute hitzaldi gidatuaren, bideo dokumentalaren eta parkean taldean egin behar izan dituzten jardueren bidez. Aste ahaztezina izaten ari da monitore errealistentzat zein lehen txandako haurrentzat. Datorren urtean berriz ikustea espero ditugu, eta orain, astelehenean, ongietorria emango diegu bigarren txandakoei!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin