Ehun umek baino gehiagok izena eman dute “Aste Santua Realarekin” programan. Fundazioak antolatutako jarduera hau apirilaren 19tik 22ra bitartean ospatuko da eta 2010 eta 2013 bitartean jaiotako ehun umek baina gehiagok parte hartuko dute. Talde mistoak eta adinaren araberakoak egingo dira. Futbola izango da jarduera Nagusia baina beste kirol eta ekintza batzuekin tartekatuko da, hala nola, atletismoa, pilota, saskibaloia edo herri kirolak.
Ekimen honi esker txikienek kirola egin ahal izango dute eta Real Sociedad Fundazioak sustazen dituen baloreak irakatsiko zaizkie. Gozatzeko egunak izango dira. Izena emateko epea itxi da plazak agortu bai dira.