Real Sociedad 3-1 Sevilla FC

Agur alaia

Vídeo

Gauak merezi zuen eta bikain amaitu da. Realak hiru eta bat irabazi dio Sevilla FC-ri, urtea hiru puntu garrantzitsuekin itxiz. Garaipen honek, gainera, Carlos Velari agur esateko balio izan du. Emozioz beteko adioa urteari, irabaziz, ospatuz eta oso alai egin gaituen jokalari bati agur esanez. Bere azken gola kamiseta txuri-urdinarekin gau magikoa borobildu du.

Ohi bezala, Reala ondo sartu da partidara. Goran presioa eginez, baloia kontrolatuz eta arerioari bere futbola egiten ez utziz. Ordu laurdena pasa denean Iñigok aurretik ipini du talde donostiarra Illarraren erdiraketa bat bikain buruz errematatuz. Partida kontrolpean zegoen eta Rulliri ez zitzaion arriskurik iristen, baina lehen zatiko azken jokaldan, atezainak ezin izan du Ben Yedderren ezkerkada urrundu. Berdinketa eta amorrua aldageletara. Kanpotarrek ez zuten merezi horrenbeste sari. 

Bigarren zatia berdindu egin da, Nervionekoek lehen zatian baino baloi gehiago izan dute. Hala ere, Reala izan da arrisku gehien sortu duena. Januzaj, lesioa izan aurretik, lurretik gol egiteko aukera izan du, baina bere errematea atezainaren eskuetara joan da. Reala bultzatzen ari zen eta saria izan du. Ordu laurden baten faltan, Oyarzabalek Zubeldiari utzi dio eta honek, eskuinkada on eta zorte pixka batekin bigarrena egin du. Azken minutuan, zoramena. Velak bere azken gola egin du eta Anoeta zutik ipini du azkenekoz.

Realak horrela bolada txarrari agur esaten dio garaipenaren bidera itzuliz. Arerio handi baten aurka gainera. Bultzada galanta urtea amaitu eta berria gogoz hasteko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., Raúl Navas, I. Martínez, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.76), X. Prieto (cap), Canales (Carlos V., min.78), Januzaj (Oyarzabal, min.60) eta Willian J.

Sevilla FC: David Soria, Corchia (Nolito, min.81), Geis, Kjar, Escudero (cap), Pizarro, Banega, Krohn Dehli (Muriel, min.81), Ganso (Franco Vázquez, min.64), Sarabia eta Ben Yedder.

Golak: 1-0: I. Martínez, min.17. 1-1: Ben Yedder, min.45. 2-1: Zubeldia, min.76. 3-1: Carlos V., min.90.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak: Raúl Navas, Ben Yedder, Pizarro, Corchia, Franco Vázquez, Kjaer.

Asistentzia: 17.205 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!