XABI ETA CARLOS

Agur eta ohore

Vídeo

Omenaldia neurketa bukatu ondoren iritsi da. Eguraldia ez dugu alde izan, baina ezerk ez du Xabi Prieto eta Carlos Martinezen ibilbidea zikintzen. Biek jaso dute merezitako esker ona. Beraien familiak ondoan izanik, Carlos eta Xabik Urre eta Brillantezko Insignia jaso dute Jokin Aperribayren eskutik. Lehenengo taldeko jokalari guztiek, Zubietako harrobiko jokalariek, emakumezkoen taldeko zenbait ordezkari eta taldekide izandako hamasei jokalariek pasilloa egin diete. Gainera, Realeko beste lau mitoek jaso dute Xabi: Alberto Gorriz, Juan Antonio Larrañaga, Jesus Mari Zamora eta Luis Arconada. Lauek 500 neurketa baino gehiago jokatu dituzte Realarekin. Kapitainak besoko berezia jaso du oroigarri bezela, 2012tik 2018ra erabili baitu. Jestu sinboliko batean, bere besokoa Asier Illarramendiri jarri dio

Gero ohorezko buelta eman dute Anoetako zaleen txaloen artean. Gainera, Bultzada Taldearen oroigarria jaso dute atletismoko pistan. Ohorezko buelta zelaiaren erdian bukatu dute beraien familiez inguraturik. Aldageletara joan baino lehen, hainbat argazki atera dizkiete egun ahaztezin honi amaiera emateko. Oraindik neurketa bat geratzen da bien abentura amaitzeko, baina gaur eta betirako, agur eta ohore, Xabi eta Carlos.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!