FC BAYERN MÜNCHEN 3-1 REAL SOCIEDAD (GUZTIRA: 4-1)

Agur harrotasunez

Vídeo

Realak hiru eta bat galdu du FC Bayern Campusean. UEFA Women’s Champions Leagueko kanporaketa fasearen itzuleran, hasiera bikaina izan dute alemaniarrek, eta momentu horretan itzali dira talde txuri-urdinaren Europako ametsak.

Alemanak domeinu handiagoa izan dute lehen zatian, batez ere lehenengo hogei minutuetan. Arrisku handiko hainbat abisuren ondoren, Lohamnnen eta Dallmannen arteko jokaldi baten eraginez, azken honek egin du neurketako lehen gola, area txiki barruan bakarrik gelditu eta atezaina gainditu ondoren. Hortik bost minutura, etxekoek abantaila handitu dute markagailuan, Dallmannen erdiraketa Specht jokalariak desbideratu eta Realeko atezaina gaindituz. Zortea ere ez da gure alde egon. Minutuak igaro ahala neuketa berdindu da, baina atsedenaldia iristear zeudenean hirugarrena egin du Bayern Münchenek Lohmannen erdiraketa baliatu eta Schüllerren jaurtiketa sareetara joan denean. Lehen zatiko azken jokaldian aldiz, Jensenek markagailuko aldea murriztu du, talde jokaldi bikain baten ondoren.

Txuri-urdinek sentsazio hobeak izan dituzte aldageletatik igaro ondoren, eta beraiena izan da bigarren zatiko lehen aukera, Franssiren errematea sahiestu nahian Rall jokalariak bere atean sartu du ia gola. Realeko jokalariek bertsio hobea erakutsi dute berrogeita bost minutu horietan, arrisku sentsazioa sortu dute eta Alemaniako kontraerasoak bikain estali dituzte. Aukerak, hori bai, ez dira maizegi iritsi eta markagailua, txuri-urdinak etengabe saiatu arren, ez da berriro mugitu.

Iritsi da Europan zehar egindako abentura historiko honen amaiera. Donostiarrak buru altuarekin kanporatzen dira lehiaketatik, eta markagailuak islatzen duena alde batera utzita, kanporaketan sentsazio onak erakusten dituzte. Hurrengo edizioetan esperientzia errepikatuko dugu, eta seguru emaitza desberdina izango dela. Orain, ligan zentratzera. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

FC Bayern München: Grohs, Rall, Viggósdóttir, Tainara, Gwinn, Lohmann (Kumagai, min. 86), Zadrazil (kap.), Stanway, Dallmann (Kett, min. 86), Bühl (Laurent, min. 73) eta Schüller (Damnjanovic, min. 64).

Real Sociedad: Lete, Allegra, Tejada, Specht, Bernabé (Cecilia, min. 73), I. Arnaiz (Vanegas, min. 46), Gaby G. (Amaiur, min. 69), Gemma (Andreia, min. 46), Franssi (Mirari, min. 84), N. Eizagirre eta Jensen.

Golak: 1-0: Dallmann, min. 18; 2-0: Specht (p.p.), min. 23; 3-0: Schüller, min. 43; 3-1: Jensen, min. 45

Epailea: Tess Olofsson (Suedia). Txartel horia erakutsi die kanpoko Jensen eta Spechti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!