SANSE 0-0 CELTA FORTUNA

Berdinketa justua

Vídeo

Sansek puntu bat lortu du Celta Fortunaren aurka hutsean berdindu eta gero gaur arratsaldean Zubietan jokatutako partida parekatu batean. Txuri-urdinek igoera lortzeko hautagaietako baten aurka bikain lehiatzea lortu dute amaieraraino berdinketa justua ezarriz.

Lehen denbora oso lehiatua egon da eta talde bakoitzak pare bat aukera arriskutsu izan ditu. Vigoarrek gertu izan dute gola Raul Blancok area aurrealdetik egindako ezkerkada batekin, gutxigatik kanpora joan dena, eta, minutu batzuk geroago, Joel Lopezen pase bikaina langaren gainetik bidali du Fer Lopezek. Atsedenaldira iritsi baino pixka bat lehenago, gure filialak bereak izan ditu: lehenik, Fiabemaren erremate batekin, kanpokoen akats bat aprobetxatuta, azkenean defentsak urrundu duena, eta zalantzarik gabe argiena Ruperez eta Marinen arteko bat-bikoari esker iritsi da, atzelari txuri-urdinak, buruz burukoan bakarrik geratu ondoren, gehiegi desbideratu ostean. Lastima.

Kanpokoak indartsu hasi dira aldageletatik igaro ostean. Fer Lopezen eta Raul Blancoren ezkerkada pare batekin aurrea hartu ahal izan dute markagailuan, baina Fraga bikain aritu da. Gure filialak ere aukera ona izan du kontraeraso batean, Ederrek jaurti eta Rulyk, arazo handirik gabe, baloia gelditu ondoren. Azken abagunea Alfonen bitartez heldu da, atezain txuri-urdinak atea hutsean mantenduz. Azkenean, mugimendurik ez markagailuan.

Puntu honek aho zapore ona uzten dio gure filialari. Datorren asteburuan Unionistas de Salamanca taldeari bisita egingo diote. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Ruperez, Camara (Beitia, min. 72), Martin, P. Rodriguez (kap.), Balda (Agote, min. 66), Gorrotxategi, M. Rodriguez (Mariezkurrena, min. 66), Goti (Lebarbier, min. 56), Marin eta Fiabema (E. Garcia, min. 72).

Celta Fortuna: Ruly, Javi Rueda (Manu Fernandez, min. 10), Javi Rguez., Yoel Lago, Meixus, Joel Lopez, Fer Lopez (San Bartolome, min. 74), Dela, Raúl Blanco (kap.) (Lucas, min. 86), Alfon eta Pablo Duran (Bruno, min. 86).

Epailea: Irurtzun Artola. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Rodriguez, Ruperez eta Mariezkurrenari eta kanpoko Alfon eta Meixusi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!