Realak denboraldi honetan ere Premier League International Cup txapelketan parte hartuko du. Premier Leaguek antolatzen duen prestigio handiko lehiaketa hau bihar hasiko da txuri-urdinentzat. Ingalaterran osorik jokatzen da eta 21 urtez azpiko jokalariei zuzenduta dago. Guztira 32 taldek parte hartzen dute: 16 ingelesek eta Europako gainerako herrialdeetako beste 16 gonbidatuk. Txapelketa ezin hobea da kontinente osoko talde onenetako harrobiek elkar ezagutu eta indarrak neurtu ditzaten.
Txuri-urdinak gaur abiatuko dira Ingalaterrarantz, bihar txapelketako lehen partida jokatzeko. Aston Villa izango dute aurkari. Neurketa 20:00etan hasiko da, Gipuzkoako orduan, eta Birminghamgo klubaren kirol instalazioetan jokatuko da, Bodymoor Heath Training Grounden. Donostiarrak, bihar Jon Ansotegik zuzenduta, lehiaketari hasiera ona ematen saiatuko dira.
Partidarako deialdia Folgado, Galilea, Ropero, Larrañaga, Uranga, Pérez, Isasa, Arana, Oleaga, Letamendia, Telletxea, Ezeizabarrena, Lozano, Elkano, Fernández, Nebreda, Garitaonaindia eta Soroetak osatzen dute.
Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da ondorengo estekan: ZUZENEAN.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin