Realak Levanteri egingo dio bisita igande honetan, eguerdiko 12:00etatik aurrera Buñol Kirol Hirian.
Txuri-urdinek sentsazio onak berreskuratu zituzten pasa den asteburuan nahiz eta Atletico de Madriden aurka galdu berdinketa merezi izan zutelako bigarren zati bikainaren ostean. Donostiarrek bi aste barru Kopako finalera ahalik eta ondoen iristeko helburuarekin jarraitzen dute eta jardunaldi honetako partida horretarako balioko duen maila handiko lehia izango da. Levantetarrak laugarrenak dira eta Champions Leaguerako txartela ematen duen hirugarren postua eskuratzeko lehian daude. Ea duela hiru hilabete KO txapelketako final-laurdenetan zelai honetan lortu genuena errepikatzen dugun. Dena ematera.
Natalia Arroyok, Vanegas eta Viles berreskuratu ditu neurketa honetarako.
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen jokalariek denboraldiko azken jardunaldia jokatuko dute gaur, larunbata, 19:00etatik aurrera CDE Racing Féminas taldearen aurka. Ahozapore onarekin amaitu nahi du talde donostiarrak maila honetan jokatu duten lehen urtea.
We are Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin