BM SUPERMERKATUAK

Pagolara doaz MVPak

Momo Cho, Brais Mendez eta Robin Le Normand, gure zaleek aukeratutako MVPak lehen hilabete hauetan, Pagolako (Aiete) BM Supemerkatura egingo duen bisita aprobetxatuko dute pasa den MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.

Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, astearte arratsaldean egingo da ekitaldia, 18:00etan, Aiete auzoko supermerkatuan.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: 
https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!