Realak eta Club Deportivo Leganés klubak akordioa lortu dute Roberto Lopezek talde madrildarrean joka dezan.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Robertori klubean eman dituen urteetan erakutsitako konpromiso, dedikazio eta profesionaltasunagatik, eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.
Roberto 15 urterekin iritsi zen Zubietara, kadete mailako taldean sartu eta gero. Kategoriak igotzen joan zen eta lehen taldearekin debuta 18-19 denboraldian egin zuen, RCD Espanyolen aurkako partida batean. Zaragozako erdilariak, guztira, 24 partida jokatu ditu txuri-urdin bezala. Roberto La Cartujan Kopa titulua lortu zuen taldeko kide zen, ez berak ez guk inoiz ahaztuko ez duguna. Eskerrik asko guztiagatik, Roberto. Onena opa dizugu.
Realak etorkizuneko talde aldatze baten portzentai bat gordetzen du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin