Azken belaunaldiko teknologia

Akordioa K35ekin

Realak eta K35ek akordio bat egin dute K35ek, zibersegurtasunean, IT azpiegituretan eta erabiltzaile ingurune modernoetan hamabost urteko esperientzia duen enpresa gipuzkoarrak, Zubietan eta Reale Arenan azken belaunaldiko teknologia ezar dezan, aktibo digitalen telemetriako eta kontroleko zerbitzuekin kudeatuta.

Aldi berean, K35ek goi errendimenduko erabiltzaile inguruneen kudeaketan espezializatutako langileak jarriko ditu Realaren esku. Hori dena Reala eraldaketa digitalerako gauzatzen ari den estrategia anbiziotsuarekin bat etorriz, kirol emaitza onak ez ezik berrikuntzan postu altuak eskuratzeko eta munduko talderik hoberenekin batera elite teknologikoan egoteko. 

Realarentzat plazera da K35ekin batera lanean hastea eta bere azken belaunaldiko teknologiaren alde egitea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!