Realak eta Areizagak, Donostiako higiezinen zerbitzuetako enpresa liderrak, lankidetza hitzarmena sinatu dute 25-26 denboraldia amaitu arte, eta, horren bidez, Areizaga izango da Donostian higiezinak salerosteko erakunde txuri urdinaren higiezinen agentzia ofiziala.
Akordio horri esker, Areizagak hirian merkaturatzen dituen etxebizitza eta lokaletarako sarbide esklusiboa izango du Realak, eta Gipuzkoako higiezinen zorro handiena izango da. Bestalde, Areizagak presentzia nabarmena izango du Reale Arena estadioan, estadioko Ribbon-ean publizitatea eginez lehen taldearen partidetan.
Areizaga Inmobiliariako zuzendari Marcos Areizagak adierazi duenez, "guretzat harro egoteko modukoa da Realaren higiezinen agentzia ofiziala izatea eta klubak Donostiarekin duen lotura sendotzen laguntzea, bai etxebizitzak erosiz, bai hirian ondasun higiezinetako inbertsioak eginez".
Areizagari buruz
Areizaga partikularrentzako, enpresentzako eta inbertitzaileentzako higiezin-zerbitzuetan enpresa liderra da Euskadin, Egoitza, Retail eta Inbertsio negozio-lerroen bidez. 60 urtetik gorako esperientzia du bizitegi-aktiboak eta hirugarren sektorekoak kudeatzen, eta higiezinen linea guztietarako inbertsio-aholkularitzaren ezagutza espezifikoa du. Gainera, eskualdeko bezero eta higiezinen datu base handiena du, Gipuzkoako higiezinen agentzia handiena bihurtuz. Familia enpresa 1962an sortu zen Construcciones Areizaga izenarekin eta 80ko hamarkadan higiezinen aholkularitzan espezializatu zen. Informazio gehiago, www.areizaga.com