Realak akordioa lortu du Luis Llopisekin lehen taldeko atezainen entrenatzailea izateko eta Iñaki Ulloak gidatzen duen atezainen unitatearen parte izateko. Jon Alemanek, Luis Castrok eta Beñat Etxebestek osatuko dute taldea.
Luis Llopis: 53 urte ditu eta Hernanikoa da. Hasieran atezainen entrenatzaile bezala Gipuzkoako hainbat taldeetan aritu zen, Hernanin eta Real Unionen besteak beste. 2003an Zubietara iritsi zen Realaren azpiko mailetan aritzeko, bi denboraldiz egon zen talde txuri-urdinean. Real Madrideko harrobira iritsi zen 2005eko udaran. 2008an Joaquin Caparrosekin batera Athletic Club-ek fitxatu zuen. Entrenatzaile andaluziarrarekin RCD Mallorcan, Levante UD-n eta Granada CF-n aritu zen. 2015ean talde madrildarrera itzuli eta lehenengo taldera igo zen Zinedine Zidane entrenatzaile izendatu zutenetik. UEFA Champions Leagueko azken hiru edizioak irabazi dituen staffaren parte izan da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin