Realak eta Tokushima Vortisek, J2 League-an joktzen duen klub japoniarrak, akordio bat lortu dute eta, horren bidez, talde txuri-urdinak prestakuntza eta metodologia arloko aholkularitza-zerbitzuak eskainiko dizkio Japoniako erakunde horri datozen hiru urteetan.
Akordio horren ondorioz, Realak kirol-aholkularitzako zerbitzuak emango dizkio Tokushima Vortisi eta, era berean, aholkularitza-zerbitzuak emango dizkio merkataritza eta negozio-gaietan.
Tokushima Vortis Tokushima hiriko kluba da eta bere egituran 8 talde eta 124 gazte ditu bere akademian.
Jokin Aperribay Realeko presidenteak oso positibotzat jo du akordioa. “Metodologiari dagokionez, Realak gero eta presentzia handiagoa du nazioartean. Klubak guregana hurbiltzen dira prestakuntzaren arloan dituzten ezagutzak zabaltzek, eta guk gure oinarrizko printzipioei eutsiz, nazioarteko hedapenari begiratu behar diogu. Tokushima Vortis taldearekin egindako akordio hau urrats garrantzitsua da bide horretan, Japonia herrialde estrategikoa baita Klubarentzat”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin