PARIS SAINT-GERMAIN 2-0 REAL SOCIEDAD

Aldapa gora

Vídeo

Reala bi goleko porrotarekin itzultzen da Parisetik, oso talde indartsu baten aurka ondo lehiatu den arren. Etxekoen bultzadak txuri-urdinak menderatu ditu. Hiru aste barru, Reale Arenan, markagailuari buelta ematera behartuta daude donostiarrak.

Txuri-urdinek sarrera ona izan dute partidan, baina zelai erdian izandako pare bat galerek aukera argiak sortu dizkie etxekoei. Remirok oso ondo eutsi dio Mbapperen jaurtiketa bati. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinak gusturago sentitu dira zelaian eta aukera ona izan dute Andre Silvaren burukada batekin. Lehen zati berdintsua izan da, nahiz eta paristarrak erasoan hobe aritu diren. Azken txanpan Imanolen mutilak nagusi izan dira, baloia denbora gehiago izanez. Ia azken jokaldian, Merinok area kanpotik jaurti eta langak gora bota du baloia.

Bigarren zatian partidak bide beretik jarraitu du, baina korner batean, Mbappek lehen zutoinetik zetorren baloi bat errematatu du bigarren zutoinean. Momentu horretan Traore zelaitik kanpo zegoen, medikuen laguntza jasotzen. Ez zuen merezi galtzen joatea, baina Realak azpitik ikusi du bere burua markagailuan. Golak Imanolen taldea kaltetu du, eta ez da baloia mantentzeko gai izan. Frantsesak, berriz, hazten joan dira. Mbappek, ekintza azkar batean, Barcola aurkitu du kontraeraso batean, eta honek Remiro gainditu du, norgehiagoka aldapa gora jarriz.

Partida oso zaila dugu aurretik, badakigu, baina bukaera arte saiatu behar gara, guztion indar eta bultzadarekin. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Paris Saint-Germain: Donnarumma, Hakimi, Marquinhos (kap), Danilo (Lucas Hernandez, min.72), Lucas Beraldo, Fabian, Zaire-Emery, Vitinha, Barcola (Asensio, min.72), Dembele (Kolo Muani, min.83) eta Mbappe.

Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand (Pacheco, min.79), Javi Galan (Aramburu, min.88), Zubimendi, Merino (kap), Brais Mendez (Turrientes, min.79), Barrene (Zakharyan, min.66), Take eta Andre Silva (Sadiq, min.79).

Golak: 1-0: Mbappe, min.57. 2-0: Barcola, min.71.

Epailea: Marco Guida (Italia). Kanpoko taldetik Le Normand eta Traorek txartel horia ikusi dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!