ZALE BISITARIEN SARBIDE-KONTROLA ZEHATZA IZANGO DA

Aldez aurretik joan San Sirora

Milanera joandako gure zaleek ereserkia ikusteko eta San Siron partida hasteko denbora nahikoa izan dezaten, tokiko agintariek honako informazio hau gogorarazteko beharra azpimarratzen dute:

MEETING POINT

Atzo jakinarazi zen bezala, gure zaleen topagunea Piazzale Lorenzo Lotto izango da, estadiotik 40 minutura. Bertan geratzeko ordua aldatu egingo da eta 17:30ean izango da da. Kalejira San Sirorantz 18:00ak aldera aterako da. Estadioko ateak 18:30ean irekiko dira.

SARBIDE-KONTROLA

Segurtasun-arrazoiak direla eta, Europako partida denez, sarbide-kontrola zorrotza izango da eta, beraz, gure zaleen sarrera motelduko du. Bi kontrol egingo dira bisitarien sarbidean miaketa eginez.

Estadioan ez dago kontsignarik; beraz, ez da onartuko debekatutako objektuekin sartzea. Debekatutako objektuak zakarrontzira doaz, sartu aurretik. Ezin da sartu ogitartekoekin, janariarekin, edariarekin, aterkiekin, mugikorreko kargagailuekin, kanpoko bateriekin...

Debekatutako objektuak kendu ondoren, gure zale gehienak 200-300 pertsona inguruko talde txikietan banatuko dira segurtasunez, sarrera balioztatuko dute eta 10. dorrera eskoltatuko gaituzte.

Hirugarren eraztunera iristeko, beharrezkoa izango da 10. dorreko espiral formako aldapa zeharkatzea. Estadiotik agintariek adierazten dutenean irtengo da, dorre beretik, kontrako noranzkoan.

GARRAIO PUBLIKOA

Hauek dira San Sirora joateko gomendatzen diren bitartekoak:

* 5. metroa (linea morea), San Siro geltokia.

* Tranbia (96. linea Piazzale Axum-eraino), San Siro geltokia.

* Autobusa (49, 64, 78, 80 eta 423 lineak), San Siro geltokia.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!