Realak akordioa lortu du RB Leipzigekin Alexander Sorloth Realean aurten utzita jokatzeko. Jokalari norvegiarrarekin ere akordioa lortu du club txuri-urdinak. Realak jokalaria erosteko aukera du.
Aurkezpen ofizialaren prentsaurrekoa bihar izango da Reale Arenan arratsaldeko 16:30ean.
Potentzia gehiago erasorako
Potentzia gehiago erasorako
Alexander Sorloth Norvegiako Trondheim hirian jaio zen 1995eko abenduaren 5ean. Bere ibilbide futbolistikoa Rosenborgeko gazte mailetan hasi zuen, eta, Norvegiako FK Bodo Glimt taldean bere herrialdeko maila gorenean jokatzeko utzita egon ondoren, Groningenera pasa zen, non denboraldi eta erdi egon zen. 2017ko udan, Midtjllandera joan zen eta, Danimarkako klubean ikasturte erdia eman ondoren, Crystal Palacek aurrelaria fitxatu zuen. Urte oso bat bete zuen talde ingelesarekin eta, ondoren, Gantera eta Trabzonsporra joan zen. Turkiako ligan 31 gol sartu zituen liga eta kopa artean eta Crystal Palacek Alemaniako Leipzigera traspasatu zuen 20 milioi euroren truke.
1,95eko garaiera duen aurrelari ezkertiarra, buruz bikain doana eta errematatzeko sena duena, Realera heldu da, erasoari indarra eta kalitatea gehitzera. Ongi etorri, Alexander.