Udaletxean

Alkatearen harrera

YUWA GKE espedizioak Donostiako Alkatearen, Eneko Goia, harrera jaso dute gaur Udaletxean. Ekitaldi apala izan da eta jokalari eta entrenatzaileek donostiar udalbatza ezagutu dute.

Nekane Soria kontseilaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, eta Idurre Altuna, Olarain Ikastetxe Nagusiko zuzendariak, ordezkari buruak izan dira eta YUWA GKE espedizioarekin aritu dira. Bestalde, Donostiako Real Club de Tenis, Donosti Cup eta Autocares Davideko ordezkariak izan dira.

Real Sociedad Fundazioak eta Olarainek gonbidatuta, espedizioa aurreko ostiralean iritsi zen Donostiara eta esperientzia ahaztezinak bizi izan dituzte. Adibidez, aurreko larunbatean lehen taldeko lan saioan izan ziren Anoetan eta igandean Real Madriden aurkako partida ikusi zuten. Oraindik esperientzia gehiago bizi izango dituzte. Ekintza asko burutuko dituzte eta ez dute bakarrik Reala ezagutuko. Donostia eta beste leku batzuk bisitatuko dituzte, museoak, eta arraun mundua ezagutuko dute Hibaika arraunlariekin.

Real Sociedad Fundazioaren eta Olarain Ikastetxe Nagusiaren iniziatiba honen helburua neska hauek laguntzea da, haien itzuleran, bere futbol programak indarturik izateko, modu onenean garatzeko eta haur kopuru handiago bat lortzeko, azken finean haien etorkizunaren jabe izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!