Realak Mestallako zelaia bisitatuko du gaur eguerdian, Errege Kopako kanporaketak suposatu zuen kolpetik altxatzeko helburuarekin. Imanol Alguacilen mutilek ligako gaurko konpromiso garrantzitsuan jarri dute arreta, Valencia CF indartuaren aurka hurrengo egunetan jokatuko diren finalerdietarako txartela lortu baitu.
Jose Bordalasen eskutik, cheek Alacanteko teknikariaren gene lehiakorra berreskuratzea lortu dute. Gaya eta Soler harrobiko jokalariak taldearen espiritua zuzentzen ari direla, gure gaurko aurkaria oso talde zaila da eta hiru puntu bilatuko ditu hain desiratuak diren Europako postuetara hurbildu ahal izateko. Guedes portugaldarrak bere bertsiorik onena berreskuratu du eta berriz ere jokalari desorekatzaile hori da, defentsentzako etengabeko mehatxua.
Otsaila hilabete garrantzitsua izango da taldeak denboraldi amaierarako dituen asmo handiei begira. Helmuga argi dago, baina iristeko garrantzitsua da bidetik ez desbideratzea eta iraganari begira ez gelditzea. Talde honek esfortzuak bikoiztu ditu beti jasandako kolpe gogorren ondoren. Dolua pasata, garaipenen dinamikara itzultzeko irrikitan daude mutilak. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin