LaLiga Genuine

Amaiera ezinhobea

Atzo amaitu zen LaLiga Genuineren lehen edizioa. Jokatu diren lau jardunaldietatik azkena izan zen asteburu honetakoa, eta parte hartu zuten talde guztiek ilusio eta gogo handiz aritu ziren Vigon Adimen Urritasuna duten pertosnek osaturiko taldeekin. Reala Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin duen harremanari esker hartu du parte lehiaketan. Gure taldea CIE Automotiveren babesa izan du.

Asteburuko partida guztiak irabazi dituzte. Larunbatean hiru eta huts irabazi zioten Atletico de Madridi eta igandean hiru eta bat Las Palmasi eta lau eta huts Reusi. 

LaLiga Genuinek 18 talde izan ditu aurten: Real Sociedad, Athletic Club, RCD Espanyol, Club Atlético de Madrid, RC Deportivo de La Coruña, Valencia CF, CA Osasuna, Villarreal CF, RC Celta de Vigo, UD Las Palmas, Levante UD, CF Reus, Nàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Girona FC, Córdoba CF, SD Huesca eta Rayo Vallecano.

Lau jardunaldi jokatu dira, urrian Vila-Realen, urtarrilean Tarragonan, apirilean Mallorkan eta aste honetakoa Vigon. Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatu da. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratu dituen puntuak izan dira, kiroltasunak ere garrantzia izanez. 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!