LIGA GENUINE

Ospakizunak, emozioak eta irribarre ugari

Vídeo

LaLiga Genuine gizarte-erantzukizuneko ekimen aitzindaria da munduan, LaLiga Fundazioak garatua; adimen-urritasuna duten pertsonek parte hartzen duten futbol-lehiaketa da.

Asteburu honetan 22-23 denboraldiko lehen jardunaldia ospatu da Tarragonan.

Ohikoa den bezala, talde guztiak tradizional kluben desfilean parte hartu zuten. 44 taldeetako jokalari eta talde tekniko guztiek, zale ugariren laguntza izan zuten, club bakoitzaren himnoarekin batera.

Talde txuri urdinak, ATZEGIren jokalariekin eta CIE Automotive eta SALTO Systems taldeen babesarekin, Real Madrid, UD Las Palmas eta Granada CF taldeen aurka jokatu du, emozioz, ospakizunez eta irribarrez beteriko giroan.

Esperientzia hau magikoa izan da gure Genuine taldearentzat eta zoriontsu eta lanean jarraitzeko gogo handiz itzuli dira etxera. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!