AKORDIOA

SALTO Systems, Genuine taldearen babesle berria

Real Sociedad Fundazioak eta SALTO Systemsek lankidetza hitzarmena luzatu dute etorkizun inklusiboagoa eraikitzen jarraitzeko. Aliantza berri horren ondorioz, SALTO Real Sociedad Fundazioaren eta LaLiga Genuine taldearen babesle nagusietako bat bihurtu da.

Horrela, 2022/23 denboraldi honetatik Aurrera, SALTO marka eta bere proiektu soziala den ‘Free2Move.Org’ Real Sociedad Genuine taldearen joko kamisetan eta erropan jantziko dute lehiaketa guztietan.
“Proiektu honetan SALTOren laguntza izatea oso albiste ona da, Realaren taldea Ligan sendotzen lagunduko baitu. Gainera, lankidetza berri honek desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen lagunduko du, gure Fundazioaren eta SALTOren eskutik, eta kirola gizarteratzeko tresna gisa sustatzen jarraituko dugu”, adierazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.
Lankidetza horren helburu nagusia desgaitasun intelektuala duten pertsonen kolektiboan futbola normalizatzea da. Kolektibo horren bizi-kalitatea ikusaraztea eta hobetzea kirolaren bidez, gure gizartean gaitasun desberdinak dituzten kolektibo guztiak sartzeko helburu orokorrari laguntzeko.
SALTO enpresak Free2Move.Org laguntza-ekintzen programaren bidez bideratzen ditu bere gizarte-ekarpen guztiak. Inklusioaren, aniztasunaren, elkartasunaren, lankidetzaren eta kirolaren arloko laguntza-proiektuak dira, helburu korporatiboetatik haratago gizartean eragin positiboa izaten jarraitzeko erronka nagusiarekin.
“SALTOrentzat proiektu honetan parte hartzea eta Real Sociedad Fundazioaren eskutik joatea mugarri bat da gure Free2Move.Org programan. SALTOn erabat identifikatzen gara kirolaren balioekin, hala nola esfortzuarekin, talde-lanarekin edo gainditzeko espirituarekin. Horregatik, Real Sociedad Genuine taldearen babesle ofizial izateko ilusio handia dugu”, azaldu du Javier Roquerok, SALTO Systemseko zuzendari nagusiak.
LaLiga Genuine gizarte-erantzukizuneko ekimen integratzailea da, munduan aitzindaria, eta LaLigak, klubekin batera, bere Fundazioaren bidez garatzen du. DI taldeko taldeek osatutako Liga bat da (adimen-desgaitasuna duten pertsonak), eta 2017/2018 denboraldian hasi zen.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!