JOMA SPORTS-EN LEHEN EKIPAZIOA ESKURAGARRI

Izan ginen, gara eta izango gara

Gaur idatzi da Realaren eta Joma Sporten, klubaren babesle tekniko berriaren, arteko istorio ilusionagarri honen lehen kapitulua. Aliantza bat, non erakunde biek, duela urte askotatik dituzten balioak eta esentzia abiapuntu izanda, proiektu komun berritzaile eta handinahi bati helduko dioten.

Akordio honen aurkezpen gutuna ezin gehiago garrantzitsua da: gaur Realaren lehen ekipazioa estreinatu dugu, eta dagoeneko salgai dago bai Elkano kalean dagoen dendan, bai online. Bihartik aurrera, ere Anoetako dendan. Azal txuri urdin berriak, Jomak garatutakoak, ohiko marra bertikal zuri eta urdinen esentziaren eta dotoreziaren aldeko apustua egiten du.

Ikur batzuek ez dute berrasmatu beharrik. Izan ere, marra urdinak eta zuriak gure esentziaren parte dira, eta kolore batzuk baino askoz gehiago adierazten dute. Futbola ulertzeko modu bat dira, sentimendu partekatu bat eta Gipuzkoarekin, Donostiarekin eta klubaren historiarekin etengabeko lotura.

Hori azpimarratu nahi izan dute Jomak eta Realak 2026/27 denboraldian jokalariek jantziko duten lehen ekipazioan. Proposamen dotorea, non klubaren DNA kamisetaren protagonista nagusia den, diseinu garaikide batean berrinterpretatua. Gainera, koloreekiko lotura hori lepoaren barrualdeko inskripzio batean islatzen da: “Aurrera txuri-urdinak!”, gure ereserkiaren parte den gerra oihua.

Era berean, xehetasunek kamisetaren premium izaera indartzen dute. Ezkutua silikona satinatuzko da, eta horrek testura eta erliebea ematen dizkio; Jomaren logotipoak, berriz, bistarako itxura harmoniko eta zaindua ematen dio.







Maila goreneko futbolean aplikatutako teknologia

Lehen ekipazioak egungo futbolaren eskakizunei erantzuten die, lehiaketetan errendimendua errazteko garatutako material eta teknologien bidez.

- PET plastikozko botiletatik lortutako poliester birziklatuz eginda daude, %100ean. Material arina, erresistentea eta kalitate handikoa da, zeinarekin kirol errendimendua eta ekoizpen jasangarriagorako konpromisoa uztartzen diren. Ehun tradizionalekin alderatuta, material honi esker %75 gutxiago dira eguratsera igorritako CO₂ emisioak.

- MICRO-MESH SYSTEM teknologia izerdi handieneko eremuetan (besapeak, saihetsak eta bizkarra) estrategikoki jarrita, esfortzua egiten ari den bitartean alde horiek aireztatzen eta izerdia kanporatzen laguntzeko.

- Realaren ezkutua, silikonaz egina, balizko urratuak gutxiago izan daitezen, jantziaren malgutasunari eragin gabe.

- Jostura erresistenteak eta erosoak, gehiago irautea bermatzen dutenak, mugimendu askatasuna galdu gabe.

- Bukatzeko, kamisetaren lepoa eta eskumuturrak rib akaberekin egin dira, gorputzari ezin hobeto doitzeko.

Elastiko berria Realak eta Jomak batera biziko duten eta datorren denboraldiko erronka bakoitzean taldeak eta zaleek eraman dezaten diseinatutako kamiseta batekin hasiko den istorio baten abiapuntua da.

Joma Sporti buruz

Duela sei hamarkadatik hona, Joma erreferente bat izan da kirol ekipazioetan, Espainiako kirolaren arrakasta askotan lagundu baitu. Munduko konpainia handiekin buruz buru lehiatzen da, eta etengabeko ikaskuntzan, abangoardian eta teknologia berrietan ez ezik izateko eta egiteko modu hurbil, natural eta apalean eta ahaleginaren kultura oso errotu batean ere oinarritu du merezitako ospea.

Futbola Jomaren DNAren parte da hasieratik. Fructuoso Lopezek 1965ean sortu zuenetik izan duen bilakaera azkarra berehala geratu zen agerian kirol honetan. 80ko hamarkadan, markak jauzia egin eta ekipazioak garatzen hasi zen, eta berrikuntza teknikoaren abangoardian kokatu zen, errendimendu handiko ehunak erabiltzen hasi baitzen.

90eko hamarkadan, Joma berriro nabarmendu zen, futboleko oinetakoen merkatuan eredu bilakatuz, eta sektorea irauli zuen “futbolean kolorea” sartuta, kode tradizionalak hautsiz eta oraindik ere hor dagoen aztarna utziz. Gaur egun, Joma da Espainian ekipazioen merkatu kuota handiena duen marka.

Ordutik aurrera, markak etengabeko hedapen prozesuari ekin zion liga eta lehiaketa nagusietan, eta arrakasta handiak lortu zituen babestutako taldeekin batera. Gaur egun, Joma etengabe hazten ari da, 300 talde profesional baino gehiago babesten ditu eta munduko futbol lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartzen du, baita Munduko Kopan ere.

Ibilbideak agerian uzten du Jomak berrikuntza, errendimendua eta nazioartekotzea ardatz hartuta futbolean izan duen bilakaera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!