Sansek porrota jaso du Lezaman jokatu den filialen arteko derbian. Txuri-urdinak aurretik jarri dira bigarren zatian, baina etxekoek markagailua irauli dute partidaren azken minutuetan.
Lehen zatia erritmo handikoa izan da. Sansek baloiaren jabetza mantendu nahi izan du eta defentsan sendo agertu da Bilbao Athletic-en hurbilketen aurrean. Lehen aukera bilbotarrentzat izan da, baina Fragak ondo gelditu du Hierroren errematea. Hortik aurrera, donostiarrak hobetuz joan dira eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina Santosek eta etxekoen defentsak Orobengoaren eta Ochiengen aukerak eten dituzte atsedenaldira iritsi baino lehen.
Bigarren zatia lehenengoa amaitu den moduan hasi da, bi taldeen gol aukerekin. 61. minutuan, Santosek Mikel Rodriguezen jaurtiketa bat atera du, baina aldaratutako baloia Beitiak aprobetxatu du 0-1ekoa jartzeko. Bilbao Athletic erreakzionatzen saiatu da eta partida berdintzeko abaguneak izan ditu. Partida azken txanpara iristear zegoenean, Aguilarrek Johanekoren erdiraketa errematatu du berdinketa jartzeko. Etxekoek erasotzen jarraitu dute, eta luzapenean, Oyonok 2-1ekoa egin du burukada batekin. Lastima.
Kolpe gogorra Sanserentzat, baina hala ere play-off postuetan mantentzen da. Datorren astean Amorebieta hartuko du etxean.
Fitxa teknikoa:
Bilbao Athletic: Santos, Johaneko, Duñabeitia, Ebro, Aguilar, Rego (Sánchez, min. 76), Olabarrieta (Pérez, min. 46), Gerenabarrena (kap), Canales (Lete, min. 93), Varela (Azkune, min. 46) eta Hierro (Oyono, min. 54).
Sanse: Fraga, Rupérez, Beitia, P. Rodríguez (kap), Balda, Carbonell (E. García, min. 66), M. Rodríguez (Lebarbier, min. 66), Ochieng (Marchal, min. 71), Goti (Merino, min. 85), Orobengoa eta Mariezkurrena (Ramírez, min. 71).
Golak: 0-1: Beitia, min. 61. 1-1: Aguilar, min. 87. 2-1: Oyono, min. 90+1.
Epailea: Angelov Borisov. Txartel horia erakutsi die etxeko Regori eta kanpoko Mariezkurrenari.