'Real Sociedad Challenge' ekitaldia azken txanpara iritsi da. Proiektua Donostiako Sustapenak antolatu du Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin eta Donostiako ikastetxe desberdinetako 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei proposatutako erronkaren irabazleen berri emango du bihar Reale Arenan. St Patrick 's English School, Ekintza Ikastola, Santo Tomas Lizeoa, Jesuitak Donostia, Salesianos Donostia Ikastetxea eta Aldapeta Maria Ikastetxea izan dira erronka honekin bat egin duten ikastetxeak. Guztira 257 ikaslek parte hartu dute, 57 taldetan banatuta. Helburua estadioan espazio berriak diseinatzea zen, zaleak hurbiltzen laguntzeko, eta erantzuna bikaina izan da.
Imanol Agirretxek, Maialen Zelaiak eta Donostiako Sustapenak osatutako epaimahai batekin, parte-hartzaileek sariak jasoko dituzte ekitaldi honetan eta egindako prozesuaren errepasoa egingo dute. Ekitaldia Reale Arenan izango da, eta zuzenean ikusi ahal izango da Donostiako Sustapenaren Youtubeko kanalaren bidez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin